Maiatzaren 17an, Birziklapenaren Munduko Eguna izan zen, eta biztanleak kontzientziatzea du helburu, tresna hori ingurumenaren hobekuntzari begira zeinen erabilgarria den konturatu daitezen.
Birziklatzeko prozesuan, erabilitako produktuak bota beharrean, prozesatu egiten dira berriro erabili ahal izateko. Horrela, kontsumoaren ondorioz ingurumenean sortutako eragina saihesten da.
Hori lortzeko, guztion onurarako den jardueran laguntzeko zer baliabide ditugun jakin behar dugu.
Zenbait birziklontzi ditugu: horia (plastikozko botilak eta ontziak), urdina (papera eta kartoia), berdea (beira), gainerako zaborretarako berdea edo grisa eta zenbait erkidegotan gai organiko edo bioerregaietarako jarri berri duten marroia (Katalunia, Euskadi, Errioxa edo Murtzia). Birziklontzi berri horretan, honako hauxe birziklatu ahal izango dugu: janari-hondakinak (prestatu gabeko landare-jatorrikoak, hezurrak, oskolak, arrain-hondakinak…), ezpainzapiak, arrautzontziak, kortxozko tapoiak… Birziklontzi honetan, oso garrantzitsua da ez itzultzeko poltsa biodegradagarriak erabiltzea, hondakinekin batera birziklatu ahal izateko. Birziklontzi horretako hondakinak biometanizaziorako lantegietara eramango dira, biogasa lortzeko edo oso ongarri emankorra den konposta egiteko.
Beraz, hondakinak birziklatzen baditugu, zabor gutxiago iritsiko dira zabortegietara, ez da hainbeste karbono dioxido (CO2) igorriko eta, aldi berean, energia berriztagarria sortuko dugu.
Hona hemen Espainian ontzien birziklapenaren eta ekodiseinuaren bidez ingurumena zaintzen duen Ecoembes erakundearen zenbait gomendio:
– Ingurumena errespetatzen duten ontziak dituzten produktuak erosi.
– Birziklapena joko bihurtu, txikienek ikasi dezaten.
– Lekua aurrezteko, kartoizko kaxak tolestu beti eta ez utzi inoiz birziklontziaren kanpoko aldean.
– Kontserben eta freskagarrien latak birziklontzi horira bota.
– Plastikozko poltsak berrerabili.
– Hondakin bereziak garbiguneetara eraman: tresna elektriko eta elektronikoak, bonbillak, bateriak, erradiografiak, pintura-hondakinak…
– Inoiz ez bota olio erabilia harraskatik behera eta garbigunera eraman.
– Hondakinak etxean banatu, gero birziklatu ditzaten.
2014an, guztion lankidetzari esker, plastikozko (birziklontzi horia) eta kartoizko zein paperezko (birziklontzi urdina) 1,3 milioi tona hondakin birziklatu zirenez, argi eta garbi dago gizartea gero eta kezkatuago dagoela eta gero eta konpromiso handiagoa duela ingurumena babesteko orduan.

(Visited 165 times, 1 visits today)