CASTELLANO

 

Batata edo kamotea hilabete hotzenak iristean merkatuan ikusten dugun tuberkulua da. Zenbait barietate dauden arren, ezagunenak batata laranjak dira. Dena dela, azal gorriko barietateak eta azal argiko barietateak ere badaude. Horrez gain, barietate batzuen mamia ez da egostean biguntzen; eta beste batzuena, bai.

Amerikakoa da, klima tropikaletakoa, eta mundu zabalera hedatu du bere laborantza. Udaberrian ereiten da, hilabete beroenetan, eta udazkenean biltzen da. Hona hemen bere ezaugarri bereizgarriak: azal mehe eta marroia, mami laranja eta zapore gozoa.

Batata patataren eta kuiaren artean dago, eta hainbat eratara prestatzen da: egosita, irakinda, erreta, plantxan, erregosita, salteatuta… Hainbat plateretan, azkenburukoetan, opiletan edo okintzan erabiltzen da.

Onura elikagarriak

Batata oso digestiboa da, baita karbohidratoen iturria ere, patata bezala, baina kaloria gutxiago ditu. Almidoia duenez, asegarria da, eta energia-iturri handia ere bada. Gainera, zuntza, C zein A bitaminak eta mineralak ditu; esate baterako, potasioa, magnesioa eta kaltzioa.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 200 times, 1 visits today)