CASTELLANO

 

Banana energiaren eta bitaminen iturria da, bere garraio-zorroan dator bilduta (biodegradagarria da, jakina), ez du zikintzen eskuez irekitzen denean, goizetan, azkenburuko moduan eta otordu artean jan daiteke, belaunaldi guztien gustukoa da eta sagarrak baino kaloria gutxi batzuk gehiago besterik ez dauka.

 

Superelikagaia da, eta, era berean, kontsumitzaile bakoitzaren gustuetara egokitu daiteke, gozoagoa edo ez hain gozoa izango delako bere heldutasun-mailaren arabera: zenbat eta helduagoa, orduan eta gozoagoa.

 

Banana berdearekin baino ez da tentuz ibili behar, kozinatuta jan behar delako, digeritzen zaila izan ez dadin. Dena dela, horretan ere, banana zoragarria da, banana berdeak almidoi ugari duenez, kozinatu egin daitekeelako. Izan ere, kultura batzuetan, banana berde kozinatua aparteko platera da.

 

Halaber, ez du loditzen, betiere, larregi jaten ez bada eta egunean bi ale baino gehiago jaten ez badira. Hori dela eta, oso interesgarria ere bada bere gorpuzkera zaintzen eta kirola egiten duen jendearentzat. Bananak, gainera, lotura handia du jarduera horrekin. Hain zuzen ere, nork ez du ikusi Rafa Nadal handia partida batean banana jaten? Zergatik? Bananak karbohidratoak, magnesioa eta potasioa dituelako: zoragarria da esfortzuari aurre egiteko, osagai horiek lagungarriak direlako muskuluen erantzunerako eta uraren orekarako, baita karranpen prebentziorako ere.

 

Bananak beste ekarpen batzuk ere badituenez, azido folikoa (funtsezkoa haurdunaldietan arantza bifidoa prebenitzeko) edo zuntza (onuragarria heste-igarotzerako), esaterako, gaur egun egiaztatu egiten da telebista zuri-beltzekoa zenean ospetsu egin zen leloa: egunero, banana bat, gutxienez. Salbuespena: ez dute giltzurrun-gutxiegitasuna dutenek jan behar.

 

Bananaren erabilera gastronomikoak ugariak dira, berak bakarrik duen zapore gozo-gozotik haratago. Tartetan eta tartaletetan erabiltzen da, muesliarekin nahastuta, irabiatuetan, baina, era berean, bakailao eta banana kauseretan, urdaiazpiko-zatitxoekin eta gazta arraspatuarekin labean eginda, tostan aguakatearekin zein eztiarekin eta, udan, parrillan astiro-astiro erreta. Gozo-gozo.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2022. Lege-oharra

(Visited 76 times, 1 visits today)