Bananak eta platanoak klima tropikaletako frutak dira, eta, bertan, eguneroko dietaren parte dira. Haien itxura antzekoa bada ere, bi fruten arteko aldeak argiak dira.
Banana Asiakoa da, eta orain dela 4.000 urte ereiten zen bertan. K.a. I. mendean, Europara heldu zen erromatarren eskutik, XX. mendera arte ezagun egin ez zen arren. Platanoa Asiako hego-ekialdekoa da, eta V. mendean igaro zen Afrikara. Portugalgo bidaiariek Europara ekarri zuten, eta espainiarrek Amerikara eraman zuten.
Bananaren eta platanoaren arteko alde nagusiak:

  • Tamaina: banana handiagoa, luzeagoa eta pisu handiagokoa da, eta platanoak forma kurbatuagoa dauka.
  • Testura: platanoarena urtsuagoa da.
  • Usaina: platanoarena biziagoa da.
  • Ezaugarriak: platanoak almidoi gutxiago eta azukre gehiago dituenez, gozoagoa da.
  • Prezioa: platanoa garestiagoa da.
  • Nutrizioari begira: platanoa osoagoa da, eta proteina gehiago ditu. Horrez gain, A bitamina eta mikroelikagarriak ere baditu (potasioa eta burdina, adibidez), bananak kaltzio zein sodio gehiago baditu ere.
  • Platanoak kaloria gehiago dituenez, banana gomendagarriagoa da elikadura osasungarriagoa egiteko orduan.
  • Platanoa ez da hain energetikoa, karbohidrato gutxiago dituelako.

Edonola ere, biak oso onuragarriak dira nutrizioari begira, eta oso gomendagarriak ere badira kirolarientzat, oso fruta energetikoak direlako. Oro har gordinik jaten badira ere, zenbait eratara ere prestatu daitezke: frijituta, labean…
Platanoaren ezaugarri organoleptikoak bereizgarriak direnez, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) daukan elikagaia da, eta bere kalitatea, trazabilitatea, elikaduraren segurtasuna eta jatorria bermatzen ditu.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 347 times, 1 visits today)