Aretxabaletako tomate arrosa
Deba ibaiko ertzean kokatutako Aretxabaletako udalerri gipuzkoarrak izena ematen dio inguruko baserrietan ereiten duten kalitate handiko tomate-barietate zaporetsuari.
Zenbait izen hartzen ditu: “morea”, “mozkorra” eta “Aretxabaletako larrosa”, erabiliena.
Tamaina handiko eta azal fin-fineko tomatea da, eta kontu handiz garraiatu behar da. Kolore bizia dauka, testura krematsua eta zapore bizi bezain benetakoa.
Urte-hasieran landatu eta ekainaren amaieran biltzen da. Landare samurra denez, klima epela behar du.
Tokiko merkatuetan, azoketan eta denda txikietan dastatu eta erosi daiteke.
Barietate hau berreskuratu berri egin da, eta Gipuzkoako zenbait udalerritara hedatu da dagoeneko.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra