Osasungarriagoa da azalaz jatea, elikagarriagoak eta libragarriagoak izan daitezen. Horretarako, aurretiaz garbitu besterik ez dago.
Arana oso ezaguna zen Antzinaroan, eta Kaukason, Pertsian nahiz Anatolian hasi zen ereiten. Arana aranondoko fruitua da, eta eremu epeletako zuhaitza da. Espainian, batez ere gune mediterraneoan, Andaluzian eta Aragoin landatzen bada ere, beste eskualde batzuetan ere ematen da; esate baterako, Errioxan eta Euskadin.
Urte osoan badago ere, udaberriko barietateak ekainetik irailera biltzen dira.
Zurezko hezur zanpatua du barruko aldean, baita zapore ezin gozoagoa ere.
Heldutakoan, hobe da hozkailuan gordetzea, berehala alferrik galtzen direlako (bizpahiru egunetan). Era berean, hobe da berde erostea eta giro-tenperaturan heltzen uztea.
Osasungarriagoa da azalaz jatea, elikagarriagoak eta libragarriagoak izan daitezen. Horretarako, aurretiaz garbitu besterik ez dago.
Aranak hainbat barietate ditu (300 baino gehiago), eta zenbait tamaina, kolore (horiak, gorriak, beltzak, berdeak-Claudiak), forma eta zaporetakoak dira.
Sukaldaritzan hainbat eta hainbat aukera eskaintzen dituenez, honako hauxe egiteko erabiltzen da: marmeladak, pattarrak, konfiturak, jeleak, konpotak, tartak, izozkiak eta hornigaiak. Era berean, nabarmendu egin behar da lehortutakoan Gabonetako gozoki tradizionala ere badela.
Elikagai moduan, balio handikoa da, eta, batez ere, honako hauexek dira bere osagaiak: ura (%80), azukreak, karbohidratoak, oxidatzailea, A bitamina eta, neurri txikiagoan, B zein C bitaminak. Bere osaketako mineralen artean, potasioa, burdina eta kaltzioa nabarmentzen dira.
Elikagarri ugariak bezain baliotsuak ez ezik, zuntz asko ere badu, eta horixe bera da bere bertute nagusietakoa. Hori dela eta, libragarri moduan gomendatzen den elikagaia da, hesteetako iragaitza hobetzeko.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria cuidateycomesano dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra

(Visited 926 times, 1 visits today)