CASTELLANO

 

Euskal gastronomiako azkenburuko tradizionala da, eta Lapurdiko eskualde frantsesean sortu zen (gâteau basque, frantsesez; eta euskal pastela, biskotxa edo pastiza, euskaraz).

Urre-koloreko bizkotxo biribil, harro eta kurruskaria da, eta irinezko pasta-orez, gurinez eta arrautzaz egiten da. Oro har, pastel-kremaz edo baserrietako frutaren batez (pikuak, masustak, gereziak…) betetzen da. Bere bakuntasuna, ore kurruskaria eta betegarriaren krematsutasuna bere ospe eta arrakastaren giltzarriak dira. Bertsio frantsesean, konfitura edo marmelada geruza bat ere eransten zaio.

Bere jatorria zein den erabat argi ez dagoen arren, badirudi Lapurdiko Cambo les Bainseko udalerri frantsesean sortu zela XVIII. mendean. Lehenengo urte horietan, arto-irina zein gurina erabiltzen ziren, eta, apurka-apurka, gaur ezagutzen ditugun osagaien bidez ordezkatu ziren. XIX. mendean, pastel-krema erabiltzen hasi zen betegarri moduan.

Tradizionala da goiko aldean lauburua jartzea, betegarria gerezi beltzezko marmelada denean.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 602 times, 1 visits today)