CASTELLANO

Olibondoa Arabako Errioxako laborantza tradizionala da mahatsondoarekin eta zerealarekin batera, eta erromatarrek ekarri zuten. Izan ere, eskualde horretako herri gehienetan zuten eihera, olioa egiteko olibei zukua ateratzen zien prentsa, alegia. Ehunetik gora urteko olibondoak eta olioarekin lotutako jaiak dira harreman estu horren erakusgarri.
Edonola ere, XX. mendearen erdialdean, errentagarritasun txikiko laborantza zela uste izan zutenez, bertan behera utzi zuten apurka-apurka, baztertu egin zen eta autokontsumorako baino ez zen erabiltzen ia-ia.
Zorionez, laborantza hori zaindu duen jendeari esker, berreskuratu egin ahal izan da azken urteotan.

«Zentzumenezko ezaugarrien ondorioz, Errioxako olioa oso elikagai egokia da hainbat plater eta entsaladatarako ongailu eta gozagarri moduan erabiltzeko.»

Kontinental muturrekoena eta mediterraneo suabea nahasten dituen klima berezian neguak oso hotzak eta udak oso beroak direnez, oso-oso egokia da eskualde horretan eta Nafarroan bakarrik ematen den Arroniz olibondo-barietaterako.
Berandu loratzen denez, oliba oso epe laburrean heltzen da. Hori dela eta, badago negu gorria heldu baino lehen biltzerik. Heldutasun-une egokian biltzen da zuhaitzetik, ezaugarri elikagarriei eta usaintsuei eusteko.
Ezaugarriak
Arroniz oliba-barietatearen tamaina ertaina da, forma oboidea dauka eta bere kolore berde-gorria beltz bihurtzen da heldutakoan. Polifenol asko dituenez, oliba horren bidez egindako olioek oliba berdeen usain bizi-bizia eta landare-ukituak dituzte. Ahoan arina bada ere, mina bezain atsegina da. Zentzumenezko ezaugarrien ondorioz, Errioxako olioa oso elikagai egokia da hainbat plater eta entsaladatarako ongailu eta gozagarri moduan erabiltzeko. Horrez gain, nortasun handia ere ematen die gordinik jandako barazkiei eta zenbait eratara prestatutako arrainei nahiz haragiei.
Onurak
Oliba-olio birjina estra denez, jatorri-deitura daukan olio errioxarrak E bitamina, polifenol eta karotenoide asko ditu. Bere konposatu naturalek organismoaren jarduera eta artapen hobea sustatzen dute. Era berean, bihotz osasungarrirako onurak eta ezaugarri antioxidatzaileak ere baditu.
Azido oleiko ugari dituenez, oso ona da osasunerako. Nutrizionisten esanetan, elikadurako zutabeetakoa da, gantz-azido monoasegabeak eta ezaugarri antioxidatzaileak dituelako.

Sólo se permite la utilización de este contenido en otros sitios web enlazando con nuestra url, mencionando como fuente a Zainduzaitez.  
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Aviso Legal

(Visited 766 times, 1 visits today)