CASTELLANO

 

Gure elikadura ortuarietan eta frutetan egon behar da oinarrituta (eta, batez ere, ortuarietan frutetan baino gehiago). Zuotako askorentzat baieztapen hori agerikoa bada ere, beste askorentzat ez, eta informazio hori ere ez dute, urteetan elikaduraren piramideak, gehienok ikastetxean elikadurari eta nutrizioari buruz ikusi ahal izan dugun bakarrenetakoak, pentsarazi egin digulako dietan karbohidratoak, ogia, patatak, pasta, arroza… direla garrantzitsuena.

«Barazkiak eta frutak kontsumitu behar ditugu geure elikaduraren oinarri moduan, baina, horrez gain, nola kontserbatzen ditugun, nola manipulatzen ditugun, nola prestatzen ditugun… hartu behar dugu kontuan.»

Orain dela gutxi, Espainiako Nutrizio Bateratuaren Elkarteak (SENC) bere ‘Elikadura osasungarriaren piramidea’ eguneratu zuen, eta, zerealek, patatek eta gainerakoek piramidearen oinarrian jarraitzen dutenez, goiko aldean dauden barazkiei eta frutei baino garrantzi handiagoa ematen die.

‘Babeslerik gabeko’ adituek argi dute: beste elikagai-talde batzuei barik fruten, barazkien eta ortuarien kontsumoari eman behar zaio lehentasuna. Espainiako biztanleek zereal gehienak finduta kontsumitzen dituztela kontuan hartuta, ez da zentzuzkoa elikagai-talde hori oinarrian jartzea, dentsitate elikagarri txikiko baina dentsitate kaloriko handiko produktuak direlako.

Hain zuzen ere, ortuariek eta frutek gure plateraren erdia osatu behar dutela dioen gomendioa ez ezik (beste erdia karbohidratoek eta proteinek osatzen dute), 5aldía.org elkarteak infografia baten bidez fruten eta barazkien balio elikagarria kontserbatzeko eta sustatzeko eskaintzen dituen 10 aholku hauek ere hartu beharko genituzke kontuan:

  1. Ez gorde luzaroan hozkailuan
  2. Ahal dela, kanpoko hostoak eta geruzak ere erabili
  3. Piezak osorik garbitu eta ostean zatitu
  4. Freskotan, gordinik eta zuritu gabe jan, elikagaiak horretarako aukera ematen duenean
  5. Ahalik eta gehien ekidin mineralen eta bitaminen edukia murriztu dezaketen faktoreekiko esposizioa: argia, larregizko beroa, luzaroegi beratzea, oxigenoa…
  6. Jateko unean bertan zuritu, arraspatu, likidotu edota ebaki frutak eta ortuariak
  7. Zenbat eta gutxiago egosi, orduan eta elikagarri gutxiago galduko dira
  8. Zenbait egunetarako prestatuz gero, hozkailuan hoztu eta izoztu
  9. Zorrotada bat ozpin edo limoi-zuku erantsi egosteko uretan, zapore-aldaketak plateraren onarpena aldatzen ez badu
  10. Ez erantsi gatz larregi

 

Fuente: Gastronomia&Cía

https://gastronomiaycia.republica.com

(Visited 172 times, 1 visits today)