CASTELLANO

Paraguaioa fruta ezin gozoagoa, zaporetsua eta freskagarria da. Mertxikaren hibridoa da, baina forma zanpatuagoa dauka eta zapore biziagoa.
Hezur txikia dauka, bere mami zurixka gozoa, haragitsua eta oso urtsua da eta kanpoko azala fina, gorria zein leuna da. Ekainetik irailera biltzen da, eta leku epeletan ereiten da; Murtzian zein Aragoin, esaterako.
Txinatik dator, eta X. mendeko enperadoreen fruta gustukoena zen, bizarra zikindu gabe eman ahal ziotelako buelta. “Sagar pertsiarra” esaten zioten. Bertatik, Japoniara hedatu zen lehendabizi; eta, ondoren, Pertsiara. Alejandro Magnok ezagutu eta mendebaldera eraman zuen.
Aholkuak
Giro-tenperaturan kontserbatu behar da, eta hobe da hozkailuan gordetzea, baina, batez ere, helduta badaude. Klimaterioko fruta da, hau da, bildu ostean heltzen da. Hori dela eta, badago heldutasun-puntua aukeratzerik. Oso gomendagarria da elkarren gainean ez jartzea.
Hobe da kolperik, zimurrik edo orbanik ez daukaten aleak hautatzea. Fresko jaten da, mazedonietan, sangrietan eta gozogintzan: azkenburukoak, izozkiak, jaleak…
Ezaugarriak
Oso elikagarria denez, hidratazio-mailari eusten laguntzen digu (ur asko dauka, %86). Fruta honek oso kaloria gutxi eta karbohidratoak dituenez, ekarpen energetiko handiko elikagaia da. Era berean, A zein C bitaminak ere baditu: A bitaminan gomendatutako kopuruaren %50 eta C bitaminaren %10 jandako aleko. Potasioa bere osaketan agerpen handiena daukan minerala da, magnesioa eta iodoa ere eduki arren, kopuru txikietan bada ere.
Elikagai arina, asegarria da eta oso ona da digestio-sistemaren osasunerako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 220 times, 1 visits today)