CASTELLANO

Udazkena zopen garaia da. Plater bizigarria da, eta, hidratatu eta indarberritu egiten gaituenez, hotz eta euria egiten duten egunetan behar dugun energia ematen digu.
Berakatz-zopa plater tradizional eta errazenetakoa da. Ez zen inoiz falta familia xumeetan, elikagai gutxi zituztelako eta gastronomiako asmakizun aparta zelako.
Euskadin, zurrukutuna daukagu, hau da, bakailaoa eta pipermina daramatzan berakatz-zopa. Euskal sukaldaritzako ohiko platera da, eta hiru osagai xume daramatza: ogia, berakatza eta bakailaoa. Oso ospetsua zen baserrietan, landa-inguruneetan, eta funtsezko platera ere bazen eguneko zeregin gogorren ostean indarberritzeko.
Izena euskarazko “zurrupatu” aditzetik dator, eta zopa bero-bero jatean egiten den zarataren onomatopeia da.
Horrez gain, piper txorizeroa eta arrautza ere badira plater honen osagaiak. Arrautza eskalfatua amaieran eransten zen, su motelean egin zedin. Antzina, ordea, jaiegunetan baino ez zen eransten, ezohiko osagai moduan.
Bakailaoa produktu merkea zenez, izpituta eransten zen prestaketaren hasieran, nolabaiteko pil-pila egiteko; edo, amaieran, osoago geratzeko.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 243 times, 1 visits today)