CASTELLANO

Betidanik lekaleak bero jaten den eltzeko platerarekin lotu baditugu ere, hilabete beroagoetako menuaren osagaiak ere izan daitezke entsalada ezin zaporetsuagoetan.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aholkatzen duenez, oso gomendagarria da astean birritan edo hirutan lekaleak jatea, bitaminak eta landare-proteinak dituztelako (19-25 gramo proteina 100 gramoko) eta dieta orekatu bezain osasungarriaren osagaiak direlako.
Hartara, 2016a Lekaleen Nazioarteko Urtea izango dela adierazi du NBEk, iritzi publikoa elikagai horren abantaila elikagarrien inguruan sentsibilizatzeko asmoz.
Lekale-entsaladak hilabete beroetarako aukera freskagarria dira. Horrez gain, eurei esker, gure udako menuak ere ugariagoak izango dira, eta era guztietako onurak atera ahal izango dizkiegu lekadunei.

«Lekale-entsaladak plater osoak, elikagarriak, osasungarriak eta merkeak dira, eta zuntz ugari dute, baita bitamina zein mineral asko ere. Oso egokiak dira udarako, dentsitate kaloriko urriko elikagai asegarriak direlako.»

Era guztietako plater hotzak edo epelak prestatu daitezke lekaleen bidez (txitxirioak, indabak eta dilistak). Egositakoan, hozten utzi, beste osagai batzuekin nahastu eta ondu egin behar dira. Haien osagarri, beste edozein barazki erabili ahal izango dugu: artoa, tomatea, uhaza, pepinoa, olibak… Gainera, lekaleen onurak ez ezik, barazki gordinak jateagatiko abantailak ere lortuko ditugu, euren ezaugarri guztiei eutsiko dietelako eta ur zein zuntz ugari dutelako. Bestetik, honako konbinazio hauek ere badira gozoak: dilistak arrozarekin, txitxirioak ziazerbekin, indabak lekekin…
Plater osoak, elikagarriak, osasungarriak eta merkeak dira. Gainera, zuntz ugari ere badute, baita bitamina zein mineral asko ere. Oso egokiak dira udarako, dentsitate kaloriko urriko elikagai asegarriak direlako.
Nutrizio Bateratuko espezialista eta Espainiako Nutrizio Bateratuko Sozietateko (SENC) kidea den Joan Quiles doktorearen esanetan, uda iristean lekaleak dietan sartu ahal izateko, beste era batera prestatu beharko ditugu: entsaladetan, arrozarekin…

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 170 times, 1 visits today)