CASTELLANO

 

Txipiroia munduko elikagai ezagunenetakoa da. Erabilera anitzekoa da sukaldaritzan: bere gorputza edo mantua bete egiten da, edo xerra lau edo uztaietan ebakitzen da. Erregosita, euren tintan, saltsan, frijituta, tipularekin, arrautza-irinetan pasatuta (txibierro ospetsuak), plantxan, brasan… Prestaketa ugari onartzen ditu, eta, haiei esker, eutsi ezineko platera da. Latineko izena calamarius da (idazteko kanaberak dituena), eta calamos hitzetik dator (idazteko luma).

Erregosita, euren tintan, saltsan, frijituta, tipularekin, arrautza-irinetan pasatuta (txibierro ospetsuak), plantxan, brasan… Prestaketa ugari onartzen ditu, eta, haiei esker, eutsi ezineko platera da.

Molusku karniboro eta ornogabe hauei zefalopodoak esaten zaie, eta bentosaz betetako zortzi garro dituzte. Taldeetan bizi dira, eta, sarritan, bertikalean lekualdatzen dira sakonera handietan. Kolore grisaxka edo gorrixka dute, eta tamaina desberdinekoak dira, 60 cm-koak (zaporetsuagoak) edo txipiroi erraldoiak ere badaudelako. Txipiroi-tinta ere sortzen dute, eta harrapariak nahasteko eta ihes egiteko erabiltzen dute.

Urte osoan harrapatzen da, Atlantikoan eta Mendebaldeko Mediterraneoan. Uztailetik irailera, ordea, aborinekoak harrapatzen dira amuez. Tamaina txikikoak dira, eta oso preziatuak dira Kantauri Itsasoan.

Osorik, fresko edo izoztuta, edo uztaietan merkaturatzen dira. Fresko erosiz gero, oso garrantzitsua da ondo-ondo garbitzea. Ez dira lar egin behar, haien haragia gogortu egiten delako.

Onura elikagarriak

Proteina eta omega 3 gantz-azido ugari dituen elikagaia da. Mineralak ere baditu, eta, haien artean, kobrea, fosforoa, burdina, selenioa eta iodoa nabarmentzen dira. Bitaminen artean, berriz, E bitamina eta B taldekoak nabarmentzen dira. Kaloria gutxi samar ditu, baina, arrautza-irinetan pasatuta edo frijituta jaten badugu, ezaugarri hori galtzen duela hartu behar dugu kontuan.

Edonola ere, oso kontuan hartu beharra dago frijitzen direnean, guztira duten koipe-kopurua eta, seguruenik, gantz aseak nabarmen handitzen direla eta, horren ondorioz, balitekeela hain elikagai osasungarria ez izatea.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 172 times, 1 visits today)