CASTELLANO

 

Trufa beltza lurpeko onddoa da, eta ondo balioetsita dago gastronomian, usain eta zapore bereziak dituelako. Zuhaitzen sustraiekin lotuta bizi da; esate baterako, arteak, haritzak edo erkametzak. Trufak lurzorua, flora eta fauna artatzen eta hobetzen laguntzen du.

3-7 zentimetro ditu eta 20-200 gramoko pisua. Trufa preziatuena, gainera, beltza eta forma irregularrekoa da.

Arabako Mendietako eskualdea, bertako lurzoru eta klimagatik, trufa honetarako leku egokia da, eta bere kalitatea apartekoa da. Helduta dagoenean, abenduan, hasten da bere sasoia, eta martxoan amaitzen da.

Albisteen arabera, antzina-antzinatik dago, nahiz eta eskastean baino ez zen preziatua.

Trufak aurkitzea zaila denez, trebatutako txakurrak ere erabiltzen dira horretarako, usainaren arrastoari jarraitzen diote-eta. Landatzen badira, sustraietan onddoa daramaten zuhaitzak erabiltzen dira, eta lehenengo fruitua 5-8 urtean lortzen da.

Hona hemen bere ezaugarri bereizgarriak: usain bizia, zapore atsegina, mingots samarra den arren, eta testura irmo bezain mamitsua. Sukaldaritzan, gordinik edo egosita erabiltzen da, xerretan edo trontzotan ebakita, aromatizatzaile moduan, hainbat plateren lagungarri moduan.

Araban tradizio handia duenez, urtarrilaren amaieran “Arabako Trufa Beltzaren Nazioarteko Azoka” egiten da urtero.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 157 times, 1 visits today)