CASTELLANO

 

Pistatxoak, fruitu lehor ospetsuenetakoak, zizka-mizka paregabeak dira, oso-osoak eta nutrizio-balio handikoak.

Haien izena italierako “pistacchio” hitzetik dator. Haien hazi obala oskola gogor baizen zurixkapean dago, eta malba-koloreko azal finaz dago estalita.

Mendebaldeko Asiatik dator, eta bere ereintza herrialde mediterraneoetatik zabaldu zen. Zuhaitzak, pistatxondoak, gutxienez 7-10 urte behar ditu ekoizpen nabaria lortzeko. Bi urtean behin biltzen dira. Basamortuko landarea denez, ur gutxi behar du.

Haien zaporea oso bereizgarria, gozoa eta fina da. Sukaldaritzan, urdaigintzan eta, batez ere, pastelgintzan zein gozogintzan (pasteletan eta izozkietan) erabiltzen dira. Ekialdeko sukaldaritzan, betegarriak eta saltsak egiteko ere erabiltzen dira. Era berean, txigortuta eta gazituta ere zerbitzu daitezke.

Oso elikagai energetikoa da, lipidoak eta gluzidoak dituelako. Bihotz-hodietako osasuna suspertzen du, glukosa-mailak murrizten ditu eta kolesterol txarrari aurre egiten dio. Landare-proteina ugari du, eta, kaloria gehien dituzten fruitu lehorretakoa denez, hobe da neurriz jatea. Horrez gain, pistatxoen beste ekarpen batzuk ere aitatu behar dira: kaltzioa, magnesioa, zinka, potasioa, fosforoa, burdina, E bitamina…

Gogoan eduki behar da osasunerako hobe dela gatzik gabeko pistatxoak jatea, geure organismoan sodio lar ez edukitzeko.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 216 times, 1 visits today)