CASTELLANO

 

Pikuak eta uztapikuak biferoak izeneko pikondoen barietateko fruituak dira, birritan fruktifikatzen direlako urtean.

Lehenengo fruitua, uztapikua, maiatzaren amaieratik uztailera arte biltzen da lehenengo beroak hasten direnean. Kanpotik, moreak dira; eta, barrutik, gorri biziak. Pikuen aldean, uztapikuak handiagoak dira, eta euren azala finagoa da. Ez dira hain gozoak, eta ur-proportzio handiagoa dute. Batez ere, fresko jateko merkaturatzen dira.

Pikuak, bigarren fruktifikaziokoak, abuztuan hasi eta irail osoan diraute. Kanpotik berdeak badira ere, zuritik arrosa-kolore argira arteko tonua dute barrutik. Txikiagoak eta usaintsuagoak dira, eta euren azala lodiagoa da. Oso-oso gozoak dira, eta gordinik jateko eta marmeladak zein konfiturak egiteko erabiltzen dira.

Lehenengo hotzak iritsi baino lehen heltzen ez diren pikuek hurrengo udaren hasierara arte hibernatzen dute, eta uztapiku berri moduan fruktifikatzen dira.

Bi fruituek ekarpen energetiko handia dutenez, honako hauxe dute ugari: landare-zuntza, azukreak, A zein C bitaminak eta mineralak; esate baterako, magnesioa, potasioa, kaltzioa eta fosforoa.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.

© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 730 times, 1 visits today)