CASTELLANO

 

Hegaluzea atunen familiakoa eta kalitate handieneko barietateetakoa da. Arrain honek tonu arrosa argia du, bere testura irmo bezain urtsua da eta zapore ezin gozoagoa du.

Ekainean, itsasbazterreko flotak hegaluzearen kanpainari ematen dio hasiera, arrain hori Bizkaiko Golkoraino lekualdatzen denean ugaltzeko eta indarberritzeko.

Mendrezka burutik hurbil dago kokatuta, hegaluzearen beheko aldean. Zatiketako beste alde batzuei dagokienez, zapore eta testura ezin gozoagoak, leunak eta finak ditu. Izen hori ematen zaio sabeletik hurbil dagoelako. Zenbait izen ditu, “ijar” edo “ijada”, esaterako, kasuan kasuko eremu geografikoaren arabera.

Oso aparta da daukan koipeagatik, zapore biziagoa ematen diolako, bere testura gelatinatsuagatik eta lamina bereizgarriengatik.

Fresko jaten da, janaurrekoetan, entsaladetan, labean eginda, oliba-oliotan…

Mendrezkak proteinak eta gantz-azido poliasegabeak ditu, baita fosforoa eta D, B6 zein B12 bitaminak ere.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 66 times, 1 visits today)