CASTELLANO

Apirilaren 22a Lurra Amaren Nazioarteko Eguna da, eta ingurumenaren babesaren zein biodibertsitatearen zainketaren inguruan kontzientziatzea dauka helburu. Kultura askoren omenez aukeratu dute Ama Lurra izena, guztiok hartu eta babestu egiten gaituen planeta izendatzeko erabiltzen dutelako termino hori. Bertatik, hain zuzen ere, bizirauteko behar dugun guztia ateratzen dugu. Gure etxea da, baita gure baliabide-iturri bakarra ere.
Helburu hori lortzeko, zenbait erronkari aurre egin behar diegu: munduko superpopulazioa, kutsadura eta, batez ere, baliabide naturalen erabilera arduragabe bezain zentzugabea. Horren guztiorren ondorioz, planetan bizi diren espezie gehienen habitatak azkar-azkar aldatu dira.
Ahal dugun neurrian, planetaren narriadura prebenitzen lagundu behar dugu. Horretarako, ez ditugu baliabide lar kontsumitu behar, ez dugu energia alperrik kontsumitu behar, energia berriztagarrien alde egin behar dugu eta ez ditugu beharrezkoak ez diren hondakinak sortu behar. Azken batean, ekologiako 4 arauak jarri behar ditugu abian, hondakinak murriztu ahal izateko: berrerabiltzea, birziklatzea, murriztea eta berreskuratzea.
Aurtengo gaia plastikoek eragindako kutsadura eta gure planetaren osasunean zein ongizatean duten eragina desagerraraztea izango da. Geure lurrean, itsaso nahiz ozeanoetan eta ingurune horretan bizi diren izakietan uzten dugun plastiko-aztarna murriztu behar dugu ezinbestean.
Guztiok badugu helburu horretan laguntzerik, geure pentsaera eta ohiturak aldatzen baditugu. Lurra ez da gurea, eta oinordekoei utzi ahal diegun herentzia onena da: bizigarriagoa den planeta.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 758 times, 1 visits today)