CASTELLANO

 

Krabarroka haitzeko arrain zuria da, itxura bitxia dauka eta orain dela gutxira arte gutxietsi egiten zuten. Kostaldeko herrietan, saldak eta zopak egiteko erabiltzen zuten.

10-500 m-ko sakoneran bizi da, eta apiriletik urrira harrapatzen da. Egunez, haitzen artean ezkutatzen da, eta, gauez, ehizan irteten da bere kamuflaje hobezinaz. Gorputz luzanga du, eta bere pisua kilo eta erdi eta hiru kilo artekoa da.

Kolore gorri distiratsua du eta haragi zuri-zuria. Kanpotik zein barrutik hezur asko dituenez, kontuz ibili beharra dago.

Bere testuragatik eta zapore ezin gozoagatik, krustazeoak eta moluskuak jaten dituenez itsaski-ukitua duela kontuan hartuta, oso arrain preziatua da.

70eko hamarkadan, Juan Mari Arzak arrakasta handiz erabiltzen hasi zen, euskal sukaldaritza berriaren ikurretako bat izan zen pastela egiteko.

Pastela egiteko ez ezik, badago saldak edo zopak egiteko ere erabiltzerik eta plantxan, txingarretan edo labean prestatzerik.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 239 times, 1 visits today)