CASTELLANO

 

Kakia udazkeneko ohiko fruta da, oraindik sasoi horretako beste produktu batzuk bezain ezaguna ez bada ere. Leku batzuetan, “palosantoa” esaten diote, azaroaren 1etik aurrera heltzen delako. Bere sasoia, ordea, zitrikoena edo sagarrena baino laburragoa da.

Kakia fruta tropikala da. Zenbait barietate ditu, eta honako hauexek dira nagusiak: Txinakoa, Japoniakoa eta Amerikakoa. Landatuena Txinakoa da, 80-250 g-ko pisua dauka eta gorria, laranja edo horia da. Bere mamia urtsu bezain gozoa da, eta kera latz samarra du.

Beste barietate bat persimoia da, eta bere mamia irmoagoa da. Haien arteko aldea heldutasun-puntua da. Klasikoa helduta bildu eta horrelaxe merkaturatzen da. Persimoia, ordea, erdi helduta biltzen da, eta astringentzia kentzeko tratamendua egin behar zaio (esate baterako, irasagarrari haginka egiten diogunean sortzen den sentsazio hareatsu bezain lehor hori kentzeko).

Txinakoa da, eta K.o. VIII. mendetik ereiten da. Lehenengo eta behin, Estatu Batuetan sartu zen; eta, ostean, Europan, XIX. mendean.

Bere sasoia urri-azaroan hasi eta otsailean edo martxoan amaitzen da, barietatearen arabera.

Hobe da helduta erostea eta zurtoina nahiz kaskoa edukitzea. Horizontalean ebaki eta koilaraz jan besterik ez dago. Oso ondo doa entsaladetan, tartetan, sasoiko fruten broxetetan edo etxeko mazedonian.

Onura elikagarriak

Ur eta karbohidrato asko ditu, baita balio kaloriko nabaria ere, beste fruta batzuen aldean. Zuntz, koipe eta proteina gutxi ditu, ordea.

A eta C bitaminak ditu, baita mineralak ere; potasioa, esaterako; eta, proportzio txikiagoan, kaltzioa, fosforoa zein burdina ere bai.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 229 times, 1 visits today)