Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna
Hona hemen Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Egunaren helburu nagusiak: ingurumeneko arazoak zein diren antzematea eta biztanleak sentsibilizatzea. Inolako zalantzarik gabe, hezkuntza bera ezinbestekoa da biztanleak ingurumenaren zainketaren eta babesaren inguruan kontzientziatzeko orduan.
1972an, Nazio Batuek Ingurumenari buruz egindako Konferentziako Adierazpenean, lehen aldiz azaldu zen ingurumena zaintzea oso garrantzitsua zela eta, horretarako, hezkuntzari eman behar zitzaiola garrantzia. 1975ean, Nazio Batuek urtarrilaren 26a Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna izango zela erabaki zuten.
Hezkuntza ezinbesteko tresna da ingurunea ezagutzeko eta inguruneari begira egokiak diren jokabideak ikasteko orduan. Nabarmendu egin beharra dago natura bera sistema hauskorra dela eta errespetatu egin behar dugula geure interesari eta biziraupenari begira. Geure ingurunea ulertzen badugu, badugu garapen jasangarria lortzerik.
Mundu Egunak gogorarazi egiten digu umeak oso garrantzitsuak direla planetaren etorkizunari begira eta horretarako hezi behar ditugula.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra