CASTELLANO

 
Pandemiak, 2020ko martxoko konfinamendu zorrotzak, batez ere, gauza askotan izan du eragina eta oraindik ere badu. Etxearekin harremanetan egoteko modua aldatu egin da: garrantzi handiagoa dute loreek, txoko atseginek, telelanerako edo bideodeietarako eremuek edo hormen koloreak. Hilabeteotan, zaharberrikuntza txikiak -edo handiak- egin ditugu etxean, geure lekuetan gusturago sentitu gurean. Babeslekua eta ongizaterako gunea den etxea krisi honetako irabazleetakoa da, denok galdu egin dugula kontuan hartuta.

Sukaldaritza kolektiborako konpainiek bete-betean lan egin dute, zerbitzuei behar besteko arretaz eta bermeez eusteko. Konfinamendurako menu-proposamenek oso ezaugarri interesgarriak izan dituzte: oreka nutrizionala, prezio merkea eta lehengaiak hornitzeko erraztasuna izan ziren nagusiak. Jarraibide horiek oso harrera ona eduki zuten, gaur egungo familia guztiek ez ohi dutelako etxean eta familian bazkaltzeko eta afaltzeko premiarik: zer erosi, zer jan, nola egin plangintza?

Jantoki-zerbitzuari eutsi dioten ikastetxeek ohiko kalitateaz eta zehaztasun nutrizionalaz egindako dietak eskaini dizkiete euren erabiltzaileei. Oro har, euren etxean jatea erabaki duten neska-mutilek ez dute hain janari ugaria eta orekatua jateko aukerarik izan. Ikuspegi horretatik, nabaria da ikastetxean jatea izan dela aukera onena, familia eta lana bateragarri egiteko zailtasun handiko garaiotan eskolako jantokiaren bidez bermez kanporatzen delako familiari jaten emateko erantzukizun handia.

Nazio Batuek honako hauxe diote State of School Feeding Worldwide 2020 azterlanean: “The most immediate priority is to help countries re-establish effective school feeding programmes. How can we accelerate global efforts to safely reopen the schools closed in response to the COVID-19 pandemic and at least return to the situation as it was at the beginning of 2020?”. (“Lehentasun berehalakoena herrialdeei eskolako elikadura-programa eraginkorrak berriro ezartzen laguntzea da. Nola azkartuko ditugu ahaleginak mundu zabalean, COVID-19aren pandemiari erantzuteko asmoz itxi ziren ikastetxeak segurtasunez berrirekitzeko eta 2020. urtearen hasierako egoerara itzultzeko, behintzat?”.)

Ikastetxeetara itzultzean, ikastetxean jatea ere itzuli da, eta hori komenigarria da arrazoi askorengatik, besteak beste, -eta ez da txikiena- janari ugari eta orekatu hori funtsezkoa delako egoera ezegonkorrean bizi diren neska-mutil askorentzat, batzuetan egun osoan duten bakarra dela kontuan hartuta. Eginkizun sozial hori oso garrantzitsua da giza taldeei jaten ematen dieten enpresentzat, eta, horren ondorioz, are funtsezkoagoak dira.

Ikastetxean jatea erabaki onena da, neska-mutilak kalitatez elikatu daitezen, jokatzeko eta gizarteratzeko ohiturak lortzen dituzten bitartean. Goiz eta arratsaldeko ordutegira itzultzean, jantoki-zerbitzuen erabilera handitu egingo da, eta albiste ona da sektorearentzat, bete-betean jasan duelako pandemiaren krisia, baina, horrez gain, neska-mutil askorentzat ere bai, elikadura-normaltasunera itzuliko direlako. Hori, hain zuzen ere, egitate paregabea da edozein ikuspegitatik aztertuz gero.

 

© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra

(Visited 49 times, 1 visits today)