CASTELLANO

Sukalkia hitzak erregosia edo gisatua esan nahi du, eta sukaldea hitzetik dator. Beraz, “sutean egindakoa” esan nahi du hitzez hitz.
Plater hau, hain zuzen ere, Euskadiko hainbat udalerritako udako jaietan egindako lehiaketa gastronomiko askoren protagonista denez, jaiarekin eta mahai partekatuarekin lotzen da. Lagun-taldeek atari zabalean prestatzen dute zelaietan, plazetan edo pilotalekuetan, eta, horretarako, egurra edo gasezko su txikia darabilte.

  1. urteaz geroztik, Bizkaiko Mungiako udalerrikoa da ospe handieneko lehiaketa sustraituenetakoa, eta, udalerri horretan bertan, ganadu-azokak ere egiten dira tradizioaren arabera.

Era berean, txoko eta elkarte gastronomikoetako bazkari zein afarietako plater nagusietakoa ere bada.
Sukalkia txahalkiz, patataz eta barazkiz egindako erregosia da, eta, bakuna den arren, zenbait bertsio dauzka. Oro har, plater bakarra izan ohi da eduki energetiko handia duelako. Haragiaren proteinen eta pataten karbohidratoen ekarpena erregosia prestatzeko erabilitako barazkien bidez orekatzen da.
Tradizioari begira gehien erabiltzen den haragia aurrealdeko zangarra bada ere, hegala, lepoaldea eta masaila ere badira egokiak, eta bakoitzak testura zein zapore desberdinak ematen dizkio erregosiari. Patatak ez ezik, beste barazki batzuk ere eransten dira osagai moduan: tipulak, piper berde txikitua, azenarioa eta euskal sukaldaritzako ohiko osagaia, piper txorizeroaren haragia, alegia. Haragia sueztitzeko ardo zuria ere hartu beharra dago kontuan.
Azken batean, lehengaia eta zenbait orduz su motelean prestatzeko egonarria dira erregosia egitean eduki beharreko funtsezko elementu biak.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra

(Visited 557 times, 1 visits today)