CASTELLANO

Patata balioetsienetakoak probintziako mendi garaienetik hartzen du izena. Tuberkulu honek XIX. mendetik dauka garrantzia Arabako lurraldeko nekazaritzako ekoizpenean, orduan derrigorrezkoa zelako ereitea. Joan den mendean, patata hobetzeko estazioa jarri zen abian, inguruko lurzorura eta klimara egokitutako barietateak sortzeko asmoz. Haietako bat Gorbeiakoa izan zen.
Patata erdi goiztiarra da, udaberrian ereiten da eta udazkenaren hasieran biltzen da. Bere forma biribildua da, azal fin distiratsu horia du eta bere haragia zuria da. Biribildua eta kalibre erdikoa da.
Oso gutxi ereiten da fin-fina delako eta jarraipena egin behar zaiolako. Arabako Lautadan ereiten da, mendian eta, batez ere, Gorbeia inguruan ere ekoizten den arren.
Tuberkulu honek erabilera ugari ditu sukaldaritzan, osagai nagusia zein hornigaia izan daitekeelako. Oso gomendagarria da erregosiak egiteko, egostean bere haragia fin-fin eta sendo geratzen delako. Sukaldaritzako teknika hori da testurari eta zaporeari ondoen eusten diena, nahiz eta labean nahiz frijituta ere oso ondo irteten den.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 95 times, 1 visits today)