Egunez egun hobeto sentitzeko aldaketa txikiak
Bazenekien etxean dituzun elikagai askok modu adierazgarrian hobetu dezaketela zure osasuna? Elikagai funtzionalak gozo-gozo daude, baina, horrez gain, onura gehigarriak ere badituzte zure osasunerako. Ondoren, haietako batzuk osasuna zaintzeko orduan zure aliatuak izan daitezkeela azalduko dizugu.
-
Zeure digestioa hobetu hartzitutako elikagaien bitartez
Jogurtak, kefirrak eta txukrutak probiotiko ugari dituzte, hau da, digestioa hobetu eta immunologia-sistema indartzen duten bakterio onuragarriak. Elikagai horiek jaten badituzu, baduzu aldartea hobetzerik eta zeure hesteak zaintzerik.
2. Estresari egin aurka lasaitzen zaituzten elikagaien bitartez
Kamamila-tea bezalako infusioak edo kurkumarekin nahastutako esnea lasaigarriak dira, eta nerbio-sistema lasaitzen lagunduko dizute. Osagai natural horiek ezin hobeak dira egunez eguneko tentsioei aurre egiteko.
-
Zeure hesteetako osasuna zaindu prebiotikoen bidez
Prebiotikoak zenbait elikagaitan daude, baratxurian, bananetan eta tipulan, esaterako, eta hesteetako bakterio onak elikatzen dituzten zuntzak dira. Oro har kontsumituz gero, digestioa eta hesteetako osasuna hobetzen dituzte.
-
Kurkuma: hanturaren aurkako espezia
Kurkumak kurkumina dauka, eta hantura-kontrako ahaltsua da. Saldetan erantsi edo urre-koloreko edaria prestatu. Horretarako, esne beroaz eta eztiaz nahastu, haren onurak lortzeko.
-
Zure bihotzerako eta burmuinerako haziak
Chiaren, lihoaren edo kalamuaren haziek omega-3 gantz-azido ugari dituzte, eta funtsezkoak dira bihotz-hodien zein garunaren osasunerako. Irabiatuetan edo entsaladetan erantsi zeure jatekoak indartzeko.
Aholku erabilgarriak
- Chiaren haziekin nahastutako jogurt naturala gosaldu, energia eta digestio ona edukitzeko.
- Kurkumazko edaria prestatu arratsaldean, hantuaren aurkako ezaugarriak ditu-eta.
- Baratxuria eta tipula erabili zeure plateretan, hesteetako osasuna hobetzeko.
Ondorioa: aldaketa txikiak, onura handiak
Dietan, ez duzu goitik beherako aldaketarik egin behar zeure osasuna hobetzeko. Zuretzat oso onuragarria izan daiteke elikagai funtzionalak erraz-erraz jaten hastea. Proba egiterik nahi? Urrats txikiak emanda, modu natural eta jasangarrian zaindu ahal izango duzu zeure gorputza.
© Zainduzaitez, GB Corporación 2024. Lege-oharra