CASTELLANO

Ebakitzeko ohola ezinbesteko tresna da gure sukaldeetan, elikagaiak era seguruagoan nahiz eroso-eroso lantzen eta dena ondo antolatzen laguntzen digulako. Besteak beste, honako zeregin hauek egiten ditugu oholetan: ebakitzea, txikitzea, zatitzea, zuritzea, xerretan ebakitzea edo osagaiak eskuez lantzea.
Oholek tamaina egokia eduki behar dute, eta egonkorrak izan behar dira. Beti-beti, garbi egon behar dira, ez dute usainik eta bakteriorik eduki behar eta kutsadura gurutzatua ekidin behar da.
Oholak egurrezkoak edo plastikozkoak dira. Lehenengoak tradizionalak dira, seguruagoak dira ustezko bakterioen aurrean eta gehiago irauten dute urteen joan-etorrian. Akabera zein prezio desberdinak dituzte, eta pago, olibondo, astigar, haritz edo banbu egurrez egindakoak dira ohikoenak. Plastikozko ohol “sintetikoak” merkeagoak zein arinagoak dira, erraz garbitzen dira eta plater-garbigailuan ere sartu daitezke.
Gomendioak

  • Kontu handiz ibili beharra dago oholen higienearekin eta elikadura-segurtasunarekin. Erabiltzen diren bakoitzean, urez eta detergentez garbitu behar dira (egurrezkoak badira, ezin dira plater-garbigailuan sartu).
  • Gorde baino lehen, ondo-ondo lehortu behar dira; eta, ahal dela, airean, armairuetan hezetasuna metatu daiteke-eta.
  • Hobe da bero-iturrietatik urrun egotea, kolperik ez ematea, ebakidura gogorrik ez egitea eta gainean objektu astunegirik ez jartzea.
  • Usainik eduki ez dezaten, limoi erdiaren zukuaz garbitu eta gainetik gatza bota ahal diegu lantzean behin.
  • Noizean behin, oso egokia da geruza bat olio igurztea, narriatu eta arrakalatu egiten direlako, likidoak xurgatzen dituztelako… Horrela, garbi, desinfektatuta eta kiratsik gabe geratuko dira.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 133 times, 1 visits today)