CASTELLANO

Merkataritza-gunean salgai dagoen oliba-olioaren kalitateen arteko aldeei buruz galdetuko baligute, estu eta larri jarriko gintuzkete seguruenik. Dena dela, badakigu olio batzuek beste batzuek baino kalitate handiagoa dutela eta, horren ondorioz, garestiagoak ere badirela.

«Olibak olioa ekoizten hasi baino lehen izan duen narriadura neurtzen du azidotasunak. Zenbat eta azidotasun handigoa eduki, orduan eta txarragoa izango da olioa.»

Elikadurako kontsumorako oliba-olioen kalitateak zenbait parametro kimikoren eta zentzumen-faktoreren arabera neurtzen dira: azidotasuna, kolorea, zaporea… Olibak olioa ekoizten hasi baino lehen izan duen narriadura neurtzen du azidotasunak. Zenbat eta azidotasun handigoa eduki, orduan eta txarragoa izango da olioa.
Hiru motatako oliba-olioa dago, kalitate handienetik txikienera:

  • Oliba-olio birjina estra. Kalitate gorenaren adierazgarri da. Ez dauka inolako gehigarri kimikorik, ezin hobeto dauden olibez eginda dago, bere zukuak ez dauka inolako akatsik dastapenean eta ezin hobea da gordinik jateko. Zentzumenezko ezaugarri eta propietate guztiei eusten die, eta bere azidotasuna %0,8tik beherakoa da.
  • Oliba-olio birjina. Hauxe ere gehigarririk eta kontserbatzailerik gabeko oliba-zukua da, baina, estraren aldean, zentzumenezko akatsen bat dauka, eta bere azidotasuna %2tik beherakoa izan behar da.
  • Oliba-olioa. “Birjina” ez denez, kalitate txikiagokoa da. Olio finduen eta birjinen nahasketa da, eta bere azidotasuna %2tik gorakoa da. Oliba-zukua ez bada ere, oso egokia da kontsumorako, eta bere azidotasun-maila ezin da %1etik gorakoa izan. Supermerkatuetan dagoena da, eta, bere osagaien artean, %80-%90 oliba-olio findua da; eta %10-%20, oliba-olio birjina edo birjina estra. Oro har erosten dugun olioa da.

Olioa tenperatura-aldaketa handirik gabeko leku fresko egurastu eta ilunean gorde behar da beti. Beroaren eta argiaren ondorioz, olioa azkar baino azkarrago narriatzen denez, olibondotik ahora, inguruan daukan guztiaren zaporea hartzen du. Hori dela eta, leku egurastuan gorde beharra dago.
Olioa zenbat aldiz berrerabili daitekeen zehazteko orduan, oso kontuan hartu behar da zenbat eta kalitate handiagoa eduki orduan eta luzaroagoan oxidatuko dela (erre). Beraz, gehiagotan erabili ahal izango da. Oliba-olioak hobeto aurre egiten die goi-tenperaturei, eta egonkorragoa da. Horrez gain, olio horren bidez egindako frijituak arinagoak dira, olio gutxiago xurgatzen dutelako. Edonola ere, zenbat eta gehiagotan berrerabili, orduan eta bertute eta ezaugarri gehiago galduko ditu. Bestetik, frijitutako elikagaiaren arabera aldatzen bada ere (batzuek beste batzuek baino gehiago zikintzen dute olioa), zenbat eta hobea izan olioa, orduan eta olio gutxiago erabili beharko da.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2015. Lege-Oharra

(Visited 273 times, 1 visits today)