CASTELLANO

 

Gaur egun, ia-ia 700 milioi lagun dira 60 urtetik gorakoak, eta, 2050. urterako, 2.000 milioi izango dira, hau da, munduko biztanleen %20 baino gehiago. Beraz, funtsezkoa da adin-talde horren premiei eta erronka berriei arreta handiagoa eskaintzea, gizartea behar bezala joan dadin.

Adinekoentzat elikadura funtsezkoa da euren osasuna kontrolatzeko eta artatzeko orduan. Urteak joan, urteak etorri, aldaketa fisiologikoak eta gaixorik egoteko arriskua gero eta handiagoak direnez, elikadurako jarraibideak egokitu behar dira.

Desnutrizioa eta loditasunarekin lotutako gaixotasunak adinekoen arazo nagusiak direnez, elikadura orekatuaren eta ariketa fisikoaren bidez aurre egin behar zaie.

Hona hemen elikadura hobetzeko zenbait gomendioo:

  • Askotariko dieta funtsezkoa da elikadura osasuntsua lortzeko.
  • Dieta mediterraneoa gomendagarriena da, fruta eta barazki asko, arrain urdina, lekaleak, fruitu lehorrak eta oliba-olioa jaten direlako.
  • 2.500 cc likido hartu behar ditugu eguneko, elikagaiek eskainitakoaz gain. Gogorik eduki ez arren, edan egin beharra dago, adinaren ondorioz egarri-sentsazioa murriztu egiten delako.
  • Elikagaiak erraz prestatu behar dira: egosita, euren uretan erreta, sueztituta, eskalfatuta, salteatuta, plantxan, parrillan…
  • Ahal dela, ez frijitu, ez pasatu arrautza-irinetan, ez pasatu ogi arrailetan…, digestioak astunak izan ez daitezen.
  • Frutak, barazkiak, zerealak eta esnea edo esnekiak jan behar dira egunero, baita haragia baino arrain gehiago ere.
  • Azukre eta gozoki gutxiago jan behar dira, glukosa-mailak erregulatzeko.
  • Ez da gatz gehiegi erabili behar, ezta ongailu edo espezia lar ere.
  • Ez da alkoholik edan behar, bazkaritan eta afaritan edan daitekeen edalontzi txiki bat ardo izan ezik.
  • Beti-beti, medikuari galdetu behar zaio sendagaien eta elikagaien arteko bateragarritasunak zein diren.
  • Norbaitekin janez gero, ongizateak hobera egiten du, eta gehiago gozatzen da elikagaiez.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 105 times, 1 visits today)