Apioa, osasunerako oso onuragarria den ortuaria
Apioa osasunerako ezaugarri asko eta sukaldaritzarako erabilera ugari dituen ortuaria da. Egosi ondoren ezaugarri elikagarriak galtzen ez dituzten barazki urrienetakoa da.
Bere zurtoina lodia, hutsa eta ildaskatua da, eta orrimami lodia eratzen du. Hosto berdeak ere baditu. Urte osoan landatzen den arren, udazkenekoak eta negukoak dira onenak. Testura kurruskaria du, eta zapore gogor bezain mingotsa dauka.
Landare basati hau Ekialde Ertainetik dator. Oso preziatua zen, eta sendagai moduan erabiltzen zen: hanturak eta era guztietako minak arintzea…
“Gordinik nahiz egosita, apioa oso onuragarria da”.
Inolako zalantzarik gabe, gordinik jatea da osasungarriena; esate baterako, entsaladetan, horrela bere bitaminak zein mineralak kontserbatzen dira-eta. Era berean, zopetan, kremetan, erregosietan eta zukuetan ere erabili daiteke. Prestatzen denean, ez da hain digerigaitza pertsona batzuentzat.
Ahalmen elikagarri handia eta ekarpen kaloriko txikia dauzka. Zuntz ugari duenez, asetasun-sentsazioa ematen du, eta erraz digeritzen da. Bere mineralen artean, potasioa, magnesioa, sodioa eta kaltzioa nabarmentzen dira; eta, bitaminen artean, B taldekoak zein K.
Besteak beste, honako hauexek dira bere onura ugariak:
- Bihotz-hodietako osasuna babesten du, eta presio arteriala erregulatzen eta kolesterol-mailak jaisten laguntzen du.
- Hantura-kontrako ezaugarriak ditu, antioxidatzaileak dituelako. Oso gomendagarria da hezueria eta artritisa dituzten gaixoentzat.
- Digestioa sustatzen du, ultzerak prebenitzen ditu.
Arazgarria da, eutsitako likidoak desagerrarazten ditu
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020. Lege-Oharra