CASTELLANO

 

Neguko hilabeteetan urteko aza onenak ditugunez, euren ezaugarri onenei eusten diete. Erresistentzia handiko landarea denez, badauka muturreko tenperaturetan hazterik, baina hezetasuna behar du etengabe.

Barazki honi buru-aza zuria ere esaten zaio kolore berde argia duelako, eta kukulu trinkoaren forma duten hostoak ditu osagai. Zenbat eta trinkoago egon, orduan eta kalitate handiagokoa, samurragoa eta zaporetsuagoa da.

Bi barietate daude: goiztiarra, kukulu txikiduna, eta berantiarra, tamaina handiagokoa.

Aza Antzinarotik da ezaguna, eta ezaugarri sendagarriak omen zituen. Ezinbesteko elikagaia zen familia xumeenetan. Jakin badakigu arrozarekin batera Txinako Harresi Handia eraiki zuten langileen dietaren osagaietakoa zela. Era berean, ozpinetan onduta, itsas gizonen ohiko elikagaia zen haien bidaia luzeetan.

Hainbat herrialdetako sukaldaritza tradizionalaren osagaia da, eta erregosita edo egosita, ozpinez onduta edo gordinik, entsaladan, jaten da. Azken aukera hori oso osasungarria da, bere ezaugarri elikagarri guztiei eusten dielako.

Hobeto kontserbatzeko, oso gomendagarria da hozkailuko barazkien tiraderan gordetzea eta poltsa zulatu batean biltzea.

Ur asko duenez eta kaloria gutxi dituenez, oso barazki osasuntsua da, eta mikroelikagarri asko dauzka. A, C, B6 eta K bitamina ugari ditu, eta, zuntz handia ere baduenez, asetasun-sentsazioa ematen du. Mineral asko ere baditu. Honako hauexek, besteak beste: kaltzioa, burdina, magnesioa, fosforoa eta potasioa. Horrez gain, kolesterol txarra murrizten ere laguntzen du.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020. Lege-Oharra

(Visited 696 times, 1 visits today)