Bihotzaren Mundu Eguna
Irailaren 29a bihotz-hodien osasunaren garrantzia gogora dakarkigun mundu-eguna da.
«Nire bihotzerako, zure bihotzerako, gure bihotz guztietarako» agindu bakarraren bidez, aurton nabarmendu egingo da oso garrantzitsua dela gure eta gure ingurukoen bizimoduan gure osasunaren mesederako izango diren aldaketa txikiak egitea (ohiturak, elikadura).
Egun honek aukera aparta eskaintzen digu, aldaketa horrekin konpromisoa hartzeko, geure bizi-kalitatea hobetzeko eta bihotz indartsu bezain osasuntsua edukitzen laguntzeko.
Hona hemen osasuntsu zahartzen lagunduko diguten zenbait gomendio:
– Egoneko bizimodua saihestu behar dugu: gorputza eta burua aktibo badaude, hobeto sentituko gara.
– Ohiko ariketa egin behar dugu, edo, gutxienez, ibili egin behar gara, eskaileretatik igo behar gara igogailua erabili beharrean…
– Elikadura zaindu behar dugu: koipeak, azukreak, toxinak… ekidin behar ditugu. Janaria prestatu eta osasuntsu jan behar dugu. Jaten duguna gara.
– Frutak, barazkiak, fruitu lehorrak eta oliba-olioa sartu behar ditugu dietan, funtsezko osagaiak dira-eta.
– Kontuz ibili behar gara gatzarekin, baina, batez ere, hipertentsio arteriala edukiz gero.
– Dieta osasungarria egin, tripakadak saihestu (afaritan, batez be) eta elikagaiak ondo murtxikatu behar ditugu.
– Ez dugu alkoholik eta tabakorik kontsumitu behar.
– Oso garrantzitsua da ohiko azterketa medikoak egitea, presio arteriala, kolesterol-mailak, odoleko glukosa eta pisua ere kontrolatzeko.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra