Gainerako barazkien antzera, kuiatxoak ur ugari dauka (%95 ia-ia) eta oso kaloria gutxi. Makroelikagarriei begira nutrizio-interes handirik ez badauka ere, eragin adierazgarria du mineralen (potasioa, batez ere) eta bitaminen aldetik (azido folikoa, batik bat).
Kuiatxo ohikoenak berdeak eta luzangak dira, baina txikiagoak (ia-ia biribilak) eta horiak ere badaude salgai beste merkatu batzuetan.

(Visited 581 times, 1 visits today)