Margarina, landare-koipeen iturria
Margarina gurinaren ordez erabilitako zenbait eratako koipea izendatzeko termino generikoa da.
80ko eta 90eko hamarkadetan, margarina alternatiba osasungarria zen. Animalia-koipeen ondorioz bihotz-hodietako gaixotasunak eta loditasuna areagotzen omen zirenez, gurina elikagai kaltegarritzat jo zuten. Estatu Batuetan hasitako kanpaina horrengatik, bere salmenta ikaragarri igo zen mundu zabalean.
Margarinak gantz aserik ez daukanez, osasungarriagoa omen zen, nahiz eta kontserbatzaileak eta gehigarriak eransten zitzaizkion gurinaren antzeko ezaugarriak eta itxura eduki zitzan. Edonola ere, osasunari begira aseak baino kaltegarriagoak ziren trans gantzak zituela aurkitu zuten (kolesterol-mailak handitzen dituzte).
«Oso elikagai kalorikoa denez, neurriz kontsumitu behar da, baina, batez ere, loditasuna, arteriosklerosia edo hipertentsio arteriala edukiz gero.»
Gaur egun, ekoizleek gutxienera murriztu dituzte gantzok, eta, kolesterolaren metabolismoaren inguruko jakintzetako aurrerapenari esker, zientziak larritasuna kendu dio kolesterola duten elikagaien kontsumoari, nahiz eta neurriz jatea gomendatzen den.
Margarina XIX. mendean asmatu zen Luis Napoleon III.a enperadore frantsesak deitutako lehiaketari erantzuteko asmoz, gurinaren alternatiba edo ordezko merkeagoa eta hobeto kontserbatzen zena aurkitu nahi zuelako. Horrela, ospetsu egin zen, baina, batez ere, eskasia-aldietan.
Margarina erosteko orduan, begiratu egin behar dugu ahalik eta gantz-azido asegabe gehien dituela adierazten dela etiketan (bihotz-hodien osasunerako dira onuragarriak) eta ahalik eta gantz ase zein trans gantz gutxien dauzkala.
Margarinaren eta gurinaren erabilerak berberak dira: elikagaiak laberatzea, gozogintza, pasta prestatzea, bexamelak, kremak, saltsak, frijitukiak, gosaritan… Azken batean, krematsutasuna eta leuntasuna ematen dituen osagaia da.
Nutrizioari begira
Margarina landare-koipeen iturria da, eta nahitaezko gantz-azidoak ditu, baita osasunerako oso onuragarriak diren A, D zein E bitaminak ere.
Koipe gutxikoa ere merkaturatzen den arren, gurinak beste loditzen du. Oso elikagai kalorikoa denez, neurriz kontsumitu behar da, baina, batez ere, loditasuna, arteriosklerosia edo hipertentsio arteriala edukiz gero.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra