Odolostea, hestebete tradizionaletakoa
[button url=’http://zainduzaitez.com/la-morcilla-uno-de-los-embutidos-mas-tradicionales/’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
Tradizioaren arabera, negua txarribodaren urtaroa da, eta behinolako erritu hori autohornikuntzarako premiaren ondorioz sortu zen. Partaidetza handiko landa-jaia zen, eta era guztietako hestebeteak zein txerrikiak egiten ziren bertan: urdaiazpikoak, txorizoak, saltxitxoiak, hirugiharrak eta saiheskiak, lukainkak, eta odolosteak…
Hestebete fresko ospetsuenetakoa odolostea da, inolako zalantzarik gabe. Txerriaren, behiaren edo ardiaren odolaz egiten da, eta honako osagai hauen bidez ondu eta nahastu egin daiteke: barazkiak (porrua edo tipula, esaterako), arroza, txerri-gantza, ogi-mamia, espeziak…, leku bakoitzaren ezaugarri bereizgarrien arabera.
Hestebete hau Antzinaroan sortu zen, eta erreferentziako platera da. Bere kontsumoa oso hedatuta dago mundu zabalean, izen desberdinak dituen arren: sanguinaccio (italieraz), black-pudding (ingelesez), boudin noir (frantsesez), blutwurst (alemanez)…
Espainian, odoloste ospetsuena Burgosekoa da, eta bere osagai nagusia arroza da. Freskoen barietatea, ordea, barazkiz beteta dago, eta saltxitxak balira bezala prestatzen dira, hau da, sardeaz zulatzen dira egin bitartean lehertu ez daitezen.
Osagai egokia dira lekaleen eltzekaria prestatzeko, hornigai moduan edo sarrera moduan, barazkiekin batera… Odolostearen betegarria, gainera, beste plater batzuetarako osagai moduan ere erabili daiteke. Era askotara prestatzen da: plantxan, su motelean, tomate-saltsarekin…
Produktu gordina denez, hotzean gorde behar da, eta egun gutxiko mugaeguna dauka.
Ezaugarri elikagarriak
Balio energetiko handia duenez, dieta orekatua egin ahal izateko, lantzean behin eta neurriz jan behar da. Proteina ugari dituenez eta, modu erlatiboan, kaloria gutxi dituenez, oso elikagai egokia da jende aktiboarentzat eta kirola egiten dutenentzat. Elikagarrien proportzioak aldatu egiten dira egiteko orduan erabilitako haragiaren kopuruaren eta motaren arabera.
Mineralak dituen elikagaia da. Besteak beste, burdina daukanez, oso gomendagarria da burdina gutxi izateagatik anemia dutenentzat. Horrez gain, zinka, potasioa, kaltzioa eta magnesioa ere baditu, baita A, B9, B3 zein E bitaminak ere.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra