Diabetearen Munduko Eguna 2018
Diabetearen Nazioarteko Federazioak eta Osasunaren Mundu Erakundeak azaroaren 14a aukeratu dute urtero Diabetearen Munduko Eguna izan dadin. egun hori aukeratzean, Frederick Banting eta Charles Best ikertzaileei egin nahi diete omenaldia, 1921ean intsulina aurkitzen lagundu zuen ideia sortu zuten-eta. Zirkulu urdina bere logotipoa da, diabetearen nazioarteko erkidegoak pandemia horren aurka egindako borrokaren adierazgarri.
Egun honek umeak, heldu interesdunak eta, jakina, osasun-arloko profesionalak, gobernuak eta komunikabideak diabetearen inguruan kontzientzia dauka helburu. Azken urteotan ikaragarri handitu denez, ahalik eta jende gehienarengana iritsi beharra dago, arrazoiak, sintomak, tratamendua eta arazoak zein diren azaltzeko.
Aurton, Diabetearen Munduko Egunak diabeteak familian daukan eragina nabarmenduko du, eta, aldi berean, familiak gaixotasun honen kudeaketan, zainketan, prebentzioan eta hezkuntzan daukan zeregina ere sustatuko du.
Esate baterako, honako datu hauek bere larritasunaren adierazgarri dira: gaur egun, 425 milioi lagunek baino gehiago daukate diabetea eta, batez ere, 2. motakoa dute (zenbatespenen arabera, kasuen %90) edo, diabetea duten 2 heldutatik bati ez diote diagnostikoa egin. Funtsezkoa da ahalik eta lasterren antzematea tratamendua egiten hasteko. Horrez gain, oso kontuan hartu beharra dago oso garrantzitsua dela prebenitzea eta, horretarako, nahikoa dela oso neurri errazak abian jartzea; esate baterako, ohiko ariketa fisikoa, elikadura osasungarri bezain orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak.
Aurton, honako hauxe izango da leloa: “Familia eta diabetea”. Hain zuzen ere, diabeteak familian daukan eragina nabarmentzea eta, aldi berean, familiak gaixotasun honen kudeaketan, zainketan, prebentzioan eta hezkuntzan daukan zeregina ere sustatzea izango da helburua.
Egun hau dela eta, diabetearekin lotutako elkarteek, osasun-arloko agintariek, GKE-ek, enpresek… antolatutako hainbat jarduera garatzen dira.
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra