[button url=’http://wp.me/p4op7e-1bc’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
 
Anana Hego Amerikako jatorrizko landare iraunkor bateko fruitua da. Gaur egun, munduko bigarren fruitu tropikal landatuena denez, bananaren atzetik baino ez dago. Bere laborantzarako ingurune-baldintzak oso bereziak izan behar dira: inguruneko urteko batez besteko 25-32°C-ko hezetasuna eta urte osoko 1.000-1.500 mm inguruko euri erregularrak. Marradun hosto gogorreko fruta honek hiru urtean behin ematen du fruitua.
Anana XVI. mendean iritsi zen Europara, eta Amerikatik zetorren. Bere kontsumoa eta laborantza mundu zabalean hedatu ziren, eta, XVIII. mendean, fruta horren ekoizle handia den Hawain, luzaroago kontserbatzeko modua esportatu zuten: almibarra. Apurka-apurka, bere kontsumoak gora egin du, baina, batez ere, XX. mendeko bigarren zatitik aurrera.

“Anana oso freskagarria da, koipe eta proteina gutxi dauzka eta zuntz, C bitamina, azido foliko eta potasio ugari”.

Urteko edozein sasoitan landatu daiteke, urtaro onena udazkena izan arren. Gero, udaren hasieratik udazkenaren hasierara arte biltzen da, batez ere. Bere kolorea berdetik horira aldatzen denean, helduta dago, eta bildu egin behar da.
Kolperik eta orbanik ez dutenak eta koroa osasungarria dutenak aukeratu beharko ditugu. Horia edo urre-kolorekoa izan behar da, eta frutaren oinarriari darion usain suabe bezain gozoa eduki behar du. Une hori oso egokia izango da bere gozotasunaren eta garraztasunaren arteko orekaz gozatzeko.
Leku fresko bezain lehorretan gorde behar da, tenperatura-aldaketarik gabe. Hozkailuan, 7 graduren azpitik dagoenez, bere ezaugarrien kalterako da. Zuritutakoan, badago hozkailuan plastikozko poltsaz estalita gordetzerik, baina ahalik eta lasterren jan beharko da.
Ezin gozoagoa da freskotan edo kontserban, eta sukaldaritzan hainbat aukera eskaintzen dituen fruta ere bada. Hori dela eta, errezeta gozo eta gazi askotan erabiltzen da, baita edari freskagarrietan, izozkietan, jogurtetan, zukuetan… ere.
Onura elikagarriak
Bere osagai nagusia ura da, gozotasun nabaria du eta kaloria-ekarpen gutxikoa da (55 100 gramoko). Oso freskagarria da, eta bere garraztasunak ahosabaia garbitzen du. Koipe eta proteina gutxi ditu, baina zuntz, C bitamina, azido foliko, potasio eta iodo asko. Bere botika-ezaugarrien artean, elikagaiak metabolizatzen laguntzen duen bromelinarena dago. Horrez gain, diuretikoa eta desintoxikatzailea ere bada.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 303 times, 1 visits today)