Azido askorbikoa edo C bitamina oligoelementu ezagunenetakoa da, baina elikaduraren arloko mito edo topiko ugari daude haren inguruan. hona hemen arruntenak:
– C bitaminaren iturri onena laranja-ura da
C bitamina landare-jatorriko elikagaietan agertzen den arren, beste era bateko elikagaietan ere azaltzen da: kopuru txikietan gehigarri moduan (C bitamina elikagaigintzan erabiltzen da antioxidatzaile moduan: E-300) edo elikagai aberastuetan (gosaritako zerealetan, esaterako)
Fruta ohikoenen artean (azerola edo guayaba fruta exotikoak alde batera utzita), kiwiak edo marrubiek zitrikoek baino C bitamina gehiago dute. Zenbait barazkik ere (piperrak, adibidez), zitrikoek baino C bitamina gehiago daukate, betiere gordinik janez gero, tratamendu termikoaren ondorioz (prestatuz gero) C bitamina horren zati bat galdu egiten delako.
Edonola ere, ale bat fruta jatea zukuan edatea baino hobea izango da beti. Horrela, onura handiagoa aterako diegu elikagarri guztiei (zuntzari, batez ere), zukuan gehienak galdu egiten direlako (puntu horri buruzko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, Espainiako Dietista Nutrizionisten Elkarteko Berrikuspen eta Posizio Taldeak argitaratutako agiria ikusi: ¿Se puede considerar el zumo de frutas como una ración de fruta?).
– C bitamina oso lagungarria da hotzeria arintzeko orduan
Azido askorbikoak ahalmen antioxidatzailea daukanez, organismoan gertatzen zaizkigun zenbait erreakziotan laguntzen digu; esate baterako, kolagenoaren, karnitinaren eta azido biliarren sintesian. Gainera, landare-jatorriko elikagaietan dagoen burdina xurgatzen ere laguntzen digu.
Betidanik, hotzeriaren sintomen prebentzioarekin edo hobekuntzarekin lotu den, Michael Allan eta Bruce Aroll doktoreek 2014an egindako azterketek egiaztatu egin dute bitamina hori benetan eraginkorra ez dela hotzeria prebenitu edo tratatzeko orduan.
(Iturria: www.consumer.es)
Nolanahi ere, hotzeria prebenitu edo tratatzeko orduan uste bezain erabilgarria ez den arren, egunero 400 gramo fruta eta barazki jatea oso onuragarria da gure osasunari begira, eta hori hotzeria sendatzea baino garrantzitsuagoa da; esate baterako, loditasuna, 2 motako diabetea, bihotz-hodietako gaixotasunak, minbizia… prebenitzea.
– Oso gomendagarria da C bitaminako gehigarriak hartzea defentsak sendotzeko
Elikagarri honetan gomendatutako kopurua eguneko 60 mg-koa da (baldintza onetan dagoen heldu osasuntsuarentzat). Hori lortzeko, eguneko pare bat fruta jan besterik ez dago. C bitaminako gehigarriak inolako arrazoirik gabe hartzen baditugu (esate baterako, burdin gehigarriak hartu behar baditugu, frutekiko alergiarik edo intolerantziarik badaukagu…), ez da batere onuragarria izango. Izan ere, bitamina horren larregizko kontsumoa gernutik bertatik kanporatuko dugu.
Horrez gain, bitamina hori lar hartuz gero (ez 100 gramoko kopuru moderatuak eskaintzen dizkiguten elikagaien bidez, bitamina-gehigarriak bezalako iturri artifizialen bitartez baizik), kaltzio oxalatozko kristalak eratzean hiperazidemia edo litiasi biliarragatiko (kalkuluak) azido urikoaren metak garatu ahal izango dira horrelako patologietarako joera daukatenen artean.
Gure gorputzak egunero behar duen C bitamina hartzen dugula ziurtatzeko, 5 arrazio fruta (ahal dela, haietako bat zitrikoa izango da) edota barazki (ahal dela, haietako bat gordinik jango da) jatea izango da onena. Hartara, aurreko idatz-zatian ikusi dugun bezala, C bitaminaren eguneroko premiei aurre egin ahal izango diegu, eta gizarte garatuetako ohiko gaixotasun asko ere prebenitu ahal izango ditugu.
– Laranja-urak C bitamina galtzen du zukatzen denetik minutu gutxira
“Laranja-ura edan, bitaminak joango zaizkio-eta”. Seguruenik, amak behin baino gehiagotan esan digu hori, gosaritako laranja-ura prestatu bezain laster.
Egia esan, C bitamina oso sentikorra da kanpoko faktoreen aurrean; esate baterako beroa (bitamina horren zati handi bat janaria prestatzean galdu daiteke, egosteko uretara igarotzean eta beroaren eraginpean egotean), oinarrizko pHa edo denboraren iragaitza.
Revista Española de Nutrición y Dietética aldizkariak 2014an egindako berrikuspenaren arabera (iturria: wwww.consumer.es), azido askorbikoa erraz oxidatzen bada ere eta oxidatuta badago ere, oraindik ere laranja-uraren C bitaminak ezaugarri bitaminikoak izango ditu zukatu denetik 12 ordu igaro direnean. Dena dela, aurrean aipatu bezala, nutrizioari begira askoz osasungarriagoa da laranja osorik jatea zukuan edatea baino. Hala ere, aitortu egin beharra dago askoz gozagarriagoa dela laranja-ura edatea, baina, batez ere, jaiki berritan bagaude eta lan-egun gogorrari ekin behar badiogu.
 
Laura González
Gastronomía Baskako diestista
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2015. Lege-Oharra
 

(Visited 82 times, 1 visits today)