Gaur egun ere, umeentzako dieta onena platerak gainezka zerbitzatzea dela uste du jende askok. Oraindik ere, masaila handiko ume potoloak osasuntsuenak direla diote askok. Jangura handiz jaten duten umeak osasuntsuak omen dira; eta gutxi jaten dutenak, gaixoberak.
Helduei gertatzen zaien bezala, oso kontuan hartu beharra dago umeek ere euren premiak dituztela eta euren metabolismoaren abiadura desberdina dela. Era berean, bizitzako etapa bakoitzeko eskakizun dietetikoak ere aldatu egiten direnez, umeek ezin dute helduek beste jan.
Ez ditugu inolaz ere kopuru handiak jatera behartuko, traumatikoa delako eta etorkizuneko arazoen muina izan daitekeelako; loditasuna, esate baterako.
Amek sarritan esaten didate ez dutela ulertzen euren seme-alabei zergatik eskaintzen dieten jana etengabe eta otorduetatik kanpo, tximinoak balira bezala. Elikadura-ohitura ezin txarragoa da, eta, horren ondorioz, ume asko ez dira gose otorduetan, eta ez dute ezer jan nahi. Oso-oso garrantzitsua da otordu nagusiak bere garaian egitea, osasunari begira onuragarrienak dira-eta.
Egin berri duten azterketan adierazitakoaren arabera, urtebete eta 3 urte arteko umeen %90ek gomendatutakoak baino %96 proteina gehiago jaten dituzte, baita behar dituzten kaloriak baino %71 gehiago ere. Hori dela eta, etorkizunean lodi egoteko arriskua areagotu egingo da. Bizitzako lehen urteetan barruratutako elikadura-ohiturek eragin handia izango dute helduaroan.
Beraz, osasunerako hezkuntza txiki-txikitatik sustatu beharra dago. Horretarako, era guztietako elikagaien kontsumoa bultzatu eta bizi-ohitura osasungarriak irakatsi beharko zaizkie, dieta aberats bezain ugariaren bidez.
 
María Arrieta
Pedagoga de Gastronomía Baska
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria cuidateycomesano dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra
 

(Visited 59 times, 1 visits today)