CASTELLANO

 

Urraburua gure herrialdeko gastronomian zeresan handiena duten arrainetakoa da. Bi begien artean duen urre-koloreko zerrendatik datorkio izena.

Bere habitata kostalde eta estuarioetan dago. Urraburua harrapatzeko sasoia udazkena da, batez ere, neguko hotza heldu baino lehen, orduan nahiago duelako ur beroetara joan. Edonola ere, akuikulturari esker, urte osoan dago salgai.

Arrain erdikoipetsua da, forma obalatua dauka eta 3-4 kiloko pisua ere izan dezake.

Erosteko orduan, itxura ona eduki behar du, azala irmo eta begiak distiratsu egon behar dira eta ez du kolpe edo orban arrarorik eduki behar.

Era askotara prestatu daitekeen arren, labean eta zartaginean egitea da tradizionalena. Horrela, urraburua zaporetsuago geratzen da, eta testura hobea du. Horrez gain, gatzetan, lurrunetan edo papillotean ere prestatu daiteke. Era guztietako hornigaiak eta saltsak onartzen ditu: eskabetxeak, olio-ozpinak…

Onura elikagarriak

Urraburua kalitate handiko proteinen iturria da, ia-ia ez du koiperik eta A bitamina du, baita B taldeko bitaminak ere. Gainera, honako mineral hauek ere badituela nabarmendu beharra dago: potasioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2020.Lege-Oharra

(Visited 284 times, 1 visits today)