CASTELLANO

 

Eztabaida sortu da elikaduraren kalitatea, energiaren zein ingurumenaren arloko kostua eta animalien ongizaterako irizpideen inguruan. Eztabaida honek luzaroan iraungo du seguruenik, eta alderdien zein gobernuen proposamenak eta politikak baldintzatuko ditu.

 

Lekaleak alternatiba tradizional eta sendoa dira, baina gero eta garrantzitsuagoa den haragi sintetikoa da joera, baita barazkien zein landareetan oinarritutako elikagaien kontsumoaren gorakada ere. Izan ere, ingurumenarekin hain oldarkorrak ez omen direnez, ondo erantzuten diote gero eta garrantzitsuagoa den eta hedatuago dagoen irizpideari: neure balioen arabera elikatzen naiz? Gero eta gehiagotan, elikadura gure mundu-ikuskeraren eta guretzat nahiz besteentzat nahi dugunaren adierazgarri da. Geure burua ikusten dugun moduaren arabera jaten dugu.

 

Honako balio hauek joera dira oraindik, eta gero eta balioespen handiagoa dute: hurbiltasuna eta ekoizpen ekologiko eta jasangarria. Inkestek sinesgarritasun-esparru globala jartzen dute joera horien inguruan. Zenbait iturriren zenbatespenen arabera, kontsumitzaileen %38k material jasangarrien bidez egindako produktuen truke gehiago ordaintzea onartzen dute, eta %49k gehiago ordainduko lukete kalitate handiagoaren eta segurtasun bermatuaren truke. Inkestetatik merkatuko errealitatera igarotzen bagara, egiaztatu egiten dugu ez dela berbera predikatzea eta garia ematea. Kutxatik igarotzean, benetan gehiago ordaintzeko prest daudenak askoz gutxiago dira. Bide luzea dago aurretik.

 

Take awayak hazten jarraitzen du. Gero eta ugariagoak dira oso metro gutxiko jantokiak eta oso mahai gutxi dituzten jatetxeak eta haien errentagarritasuna eramateko janari prestatuaren eskaintzan oinarritzen dutenak. Haien eskaintzak bat egiten du janari prestatuaren etxez etxeko banaketan espezializatutako enpresen eskaintzarekin. Era berean, elikagai prestatuen edo aurrekozinatuen eskaintza handiagoa ere bada supermerkatuetako linealetan. Badirudi gero eta gutxiago egiten dela etxeko sukaldean. Hona hemen koska: urrun ote dago merkatu horren asetasun-maila, hau da, oraindik hazkuntza-marjinarik ote dauka joera horrek?

 

Bestetik, argi eta garbi dago ingelesa nagusi dela elikaduraren joerei izena jartzeko orduan. Kontzeptu hau gogoratu, gero eta garrantzitsuagoa da-eta: realfoodinga. Janari prozesaturik ez; janari soilak, bai, osasun hoberako atea dira-eta. Bere jarraitzaileek (eta guztiok gero eta gehiago gara neurri batean) honako hauxe gaitzesten dute: freskagarriak, opilak, saltsa komertzialak, gailetak eta haien eratorriak… Gainera, etiketadun elikagaien aurka daude; esate baterako, light, %0…, etiketa horien bidez engainatu egiten gaituztelako edo arau-hutsuneetan mugitzen direlako. Realfooderrek, ordea, elikagai freskoak jatea dute helburu. Horrela, joera ez da berez etiketa bezain berritzailea. Betidanik, ona izan da barazki, ortuari eta lekale gehiago eta beharrezkoak ez diren elikagai gutxiago jatea.
© Zainduzaitez, Bilbao 2021. Lege-oharra

(Visited 77 times, 1 visits today)