[button url=’https://wp.me/p4op7e-1vX’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
 
Mungialdean (Mungia, Gamiz-Fika, Maruri, Arrieta, Gatika, Laukiz, Fruiz, Meñaka eta Bakio) eta Mungiatik hurbil dagoen Txorierrin, euren indaba-barietatea daukate. Azal mehekoa eta testura finekoa denez, Euskadiko indaba suabe eta zaporetsuenetakoa da.
Bi barietate daude: behe-indaba, txikiagoa eta biribilagoa, eta goi-indaba, tamaina handiagokoa. Biak nabarrak dira, eta gerezi-tonu iluna dute. Goi-indaba tamaina txikiagoko eta ziklo laburreko artoaren tokiko barietatearen alboan ereiten zen. Biak San Joan Egunean-edo landatzen dira ekainean. Lehenengo eta behin, behe-indaba biltzen da abuztuan; eta, gero, goi-indaba, irailean edo urrian.
Zorionez, zenbait urtetan laborantza oso murritza izan den arren, azken urteotan laborantza-azalera handitu denez, bere iraupena ziurtatu da.
XVI. mendean Amerikatik iritsi ostean, mahaiko protagonista izan zen XIX. mendetik aurrera. Hori dela eta, babak eta gaztainak alde batera utzi ziren. Barazkiekin edo sakramentuekin (txerrikiekin), indaba eltzeko nagusia zen. Indaba eta taloa Euskadiko landa-inguruneetako dieta tradizionalaren funtsezko osagaiak izan dira.
Inolako zalantzarik gabe, indaba oso elikagai osasungarria da, eta proteina asko ditu, baita karbohidrato, zuntz, mineral eta bitamina ugari ere.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 446 times, 1 visits today)