Jatorriz, Itsaso Beltzeko kostaldekoak badira ere, I. mendean erromatarrak gerezien laborantza hedatzen hasi ziren Mediterraneoko arroan zehar. Itsaso Beltzean kokatutako antzinako Cerasus kolonia greziarretik dator haien izena, eta, ondoren, gerezira eratorri zen euskaraz.

Udaberriaren amaierako eta udaren hasierako ohiko fruta da. Sarritan pikotekin nahasten badituzte ere, zenbait alde daude euren artean. Pikota Extremadurako Jerteko bailarako gerezi-barietatea da, eta gerezien zurezko zurtoinik gabe saltzen dira, euren pisuagatik erortzen direlako helduta daudenean. Horrez gain, pikota gerezi txikiagoa eta gozoagoa da, eta haragi tinkoagoa du.

Erosteko orduan, kolore gorri iluna eta fruitura ondo lotutako zurtoin berdea duten gereziak aukeratuko ditugu.

Erosi ostean, hozkailuan gordeko ditugu estali gabe. Oso ondo iraungo dute 15 egunez, eta jatean baino ez ditugu garbituko.

Gereziak oso fruta osasungarria dira, eta ur asko dute, %80 ia-ia. Horrez gain, kaloria gutxi ere badituztenez (70 kilokaloria 100 gramoko), oso gomendagarriak dira dietak egiteko orduan. Karbohidratoak, zuntza, C zein E bitaminak eta melatonina dituzte. Azken substantzia hori antioxidatzailea denez eta sistema immunologikoa suspertzen duenez, oso lagungarria da bihotz-erritmoa eta gorputzaren lo-zikloak erregulatzeko. Era berean, mineralak ere badituzte: burdina, potasioa, sodioa, zinka eta manganesoa.

Gereziak jatean, diabete-arriskua murriztuko da oso glukosa gutxi dutelako. Gainera, hantura-kontrakoak ere badira, eta oso sendabide ona dira muskuluak indarberritzeko. Bestetik, zuntza dutenez, heste-iragaitza ere hobetzen dute, oso onak dira tentsio arterialerako, larruazala elikatzen dute eta eguzkiaren ondorio kaltegarriei aurre egiten diete.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria cuidateycomesano dela aipatu beharra dago.

© Zainduzaitez, Bilbao 2014. Lege-Oharra