CASTELLANO

 

Aragoiko abrikota izen berezidun eta nazioarteko ospedun fruta da. Abrikotondoari albergeroa edo damaskinoa ere esaten diote (seguruenik, Damaskoko hiriarekin lotzen dutelako fruta); eta haren fruituari, albergea.

Laborantza tradizionala da, eta berari buruzko lehenengo albisteak XIII. mendekoak dira, beti-beti bazterrekoak izan arren. Aragoin, 50eko hamarkadan lortu zuen hedapen handiena, eta, hurrengo hamarkadan bertan, atzera egiten hasi zen onddoen erasoak agertu zirenean eta sail landatuak bertan behera utzi zituztenean. Edonola ere, 80ko hamarkadan suspertu egin zenez, gaur egun 900 hektarea baino gehiago daude landatuta. Aragoin bertan, Ebroko eta Jalón-Jilocako erriberetan (Zaragoza) nahiz Cincako erriberan (Huesca) landatzen da.

Mediterraneoko klima epelean, udako tenperaturak handiak direnez, azkarrago heltzen da fruitua. Gainera, izozterik ez dagoenez eta lurra lehorra nahiz karetsu samarra denez, oso egokia da haren laborantzarako.

Ekainean, bilketa bete-betean gaude, maiatzaren amaieran hasi eta uztailera arte dirau-eta.

Tokiko barietaterik ez dagoenez, 50eko hamarkadan ekarritakoak landatzen dira: jatorri murtziarreko zein kalitate handiko monikia eta jatorri frantseseko pabiota. Frutaren kolorea hori-laranja da, bere mamia ez da oso urtsua, zuntzezko nolabaiteko testura dauka eta bere zaporea gozo-gozoa da. Azukre asko, C bitamina, A probitamina eta mineralak ditu; esate baterako, potasioa, kaltzioa eta magnesioa.

Fruta honek hainbat ezaugarri elikagarri ditu. Oso onuragarria da defentsek behera egiten dutenean, sistema immunologikoa indartzen du-eta. Era berean, oso ona ere bada heste-igarobidea hobetzeko eta likidoei eusten dieten pertsona diuretikoentzat. Bestetik, umeentzat ere bada oso ona, hezurren hazkuntzan laguntzen die-eta.

Abrikotak era guztietako aplikazioak ditu: postre naturala, gozogintza, sorbeteak, hornigaiak…

Uztaren zati handiena fresko jaten bada ere, enpresa askok fruta horren bidez ekoizten dituzte produktuak: kontserbak, marmeladak, orejoiak, zukuak, abrikot lehorrak eta, nola ez, Aragoiko frutak, hau da, txokolatez estalitako fruta konfitatu ospetsuak.

 

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2016. Lege-Oharra