CASTELLANO

Irailean, patata biltzen hasten dira Araban, eta otsailean amaitzen dute. Laborantza honen tradizioa handia dela, klima nolakoa den eta lurzoruaren ezaugarriak bereziak direla kontuan hartuta, patata hau kalitate aitortuko produktua da.
XIX. mendera arte batez ere animaliak elikatzeko eta helburu medikoetarako erabiltzen zen arren, mende horretatik aurrera bere laborantza hedatu zen Araban, eta tokiko gastronomian bete-betean sustraitutako produktua da.
Ereindako patata-barietate nagusiak Agria, Monalisa eta Kennebec dira.

  • Kennebec barietateak azal horia eta haragi zuri irmoa ditu ezaugarri bereizgarri. Goi-tenperaturak jasaten ditu, eta oso egokia da erregosiak zein eltzekoak egiteko.
  • Agria barietatea kolore ilunagokoa eta obalatuagoa da, eta haragi horia dauka. Oso egokia da frijitzeko.
  • Monalisa barietatearen itxura lisoa bezain garbia da, salduena da eta erabilera anitzekoa ere bada sukaldaritzan, frijituta, egosita edo erreta jan daitekeelako.

Era berean, bi barietate gehiago ere aipatu behar dira: batetik, Espainiako iparraldean oso arrunta den Spunta erdi berantiarra, luzanga, azal horiduna eta haragi argiduna; eta, bestetik, haragi zuria duen Red Pontiac gorrixka. Bere testura bikortsuagoa, irintsuagoa denez, oso ona da frijitzeko.
Araba patata ekoizten duen lurralde nagusia izan da Espainian, eta bertako hiru gunetan ereiten da: mendia, lautada eta Gaubea ingurua.
Gaubeako Patataren Azoka
Urriaren 15ean, Patataren Azoka egiten da Gaubean, eta handienetakoa da. Bertan, tokiko patata-barietateak jartzen dira erakusgai eta salgai, produktu gozo horren dastaketak egiten dira, artisautza dago ikusgai, herri-kirolen erakustaldiak antolatzen dira…
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 312 times, 1 visits today)