[button url=’http://zainduzaitez.com/dia-mundial-de-los-oceanos/’ icon=’entypo-doc-text-inv’]CASTELLANO[/button]
 
Ekainaren 8an Ozeanoen Munduko Eguna da, eta egun hori Nazio Batuen Batzar –nagusiak finkatu du “Geure ozeanoak garbitu ditzagun” lelopean. Beraz, itsas baliabideak jasangarritasunez zaintzea eta erabiltzea eta biztanleak haien garrantziaren inguruan kontzientziatzea da ekitaldi horren helburua.
Nazio Batuen Erakundearen ustez (NBE), ozeanoak “gure planetaren bihotza” dira, mundu zabaleko pertsonak lotzen dituztelako, klima erregulatzen dutelako, milioika lagun elikatzen dituztelako, oxigenoa sortzen dutelako, energia ematen dutelako eta landare zein animalia ugariren habitata direlako.
Ozeanoek Lurraren azaleraren bi heren estaltzen dituzte, eta, atmosferarekin, litosferarekin zein biosferarekin elkarreraginean daudenez, zeresan handia dute gure planetako bizia sortzen duten baldintzetan.
Iaz, Ozeanoen Konferentzian, Nazio Batuek gai horri buruz antolatu duten lehenengoan, ozeanoen gero eta narriadura handiagoa izan zuten aztergai, eta prozesu hori geldiarazteko irtenbideak ere proposatu zituzten.
Hona hemen ozeanoen garrantziaren adierazgarri diren zenbait datu:

  • Arnasten dugun oxigenoaren erdia sortzen dute.
  • Klima-aldaketaren ondorioak leuntzen dituzte, giza jarduerak sortutako karbonoaren %30 inguru xurgatzen dutelako.
  • Egunero-egunero, mundu zabaleko 500 milioi laguni ematen diete jaten.
  • Klima erregulatu eta kostaldeak babesten dituzte.
  • Kontsumitzen ditugun gasaren eta petrolioaren ia-ia herena dator bertatik.

Nolanahi ere, ozeanoen kudeaketa jasangarria lortzeko, zenbait mehatxuri aurre egin behar zaie: klima-aldaketa, larregizko arrantza, legez kanpoko arrantza… Dena dela, inolako zalantzarik gabe, kutsadura bera larrienetakoa da. Aurton, plastikoaren ondorioz sortutako poluzio ezin kaltegarriagoa da Ozeanoen Munduko Eguneko protagonista. Hona hemen zenbait datu:

  • Urtero, 8 milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara, eta basabizitzaren, arrantzaren zein turismoaren kalterako da.
  • Ozeanoetan dauden plastikoen ondorioz, milioi bat itsas hegazti eta 100.000 itsas ugaztun hiltzen dira urtero.
  • Plastikoak itsas ekosisteman eragindako kalteen ondorioz sortutako gastuak 8.000 milioi dolar ingurukoak dira.
  • Urtero, 8 milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara.

Oraindik, badago zer egin ugari, eta guztion zeregina da, gainera. Kontzientziatu egin behar gara, eta zaindu egin behar dugu, ez dugu arpilatu behar. Era berean, herrialdeek, gobernuek eta enpresek ere hartu behar dute aldaketa sustatzeko konpromiso irmo bezain serioa.
 
Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 335 times, 1 visits today)