CASTELLANO

Biztanleak gero eta zaharragoak direnez, hurrengo urteetan osteoporosia eta antzeko minantzak areagotuko dira. Osteoporosiaren Mundu Egunak gizonen nahiz emakumeen artean eragina daukan gaixotasun horren prebentzioa nabarmendu nahi du. Bertan, hezurdura ahuldu egiten denez, hezurrak hautsi egin daitezke, eta 50 urtetik gorako hiru emakumetatik batean dauka eragina; eta, bost gizonetatik batean.
Mundu Eguna Osteoporosiaren Nazioarteko Fundazioak antolatzen du 1998. urteaz geroztik, eta gaixotasunaren larritasunaren zein irismenaren inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu osasun-arloko profesionalak, komunikabideak eta gizartea, oro har.

“Haurtzaroan eta gaztaroan, hezur indartsuak garatu baditugu, osteoporosiari aurre egiten lagunduko digute etorkizunean”.

Heldu nagusien artean azaltzen denez, hezurren osasunari ez zaio inolako garrantzirik ematen garatzen ari direnean, hau da, etorkizunerako oinarri onenak lortu nahi dituztenean. Bizimodu osasungarria oso lagungarria da, gazteek hezur gehiago “biltegiratzeko” eta euren ahalmen genetikoaren araberako kopuru handiena lortzeko orduan. Hezur-masaren gorengo unea 20 urte ditugunean erdiesten da, eta, hortik aurrera, zahartu ahala, galdutako hezurraren ordez ez da berria erabat agertzen. Gure genetikak hezurren tamainaren eta indarraren %60-%80n dauka eragina, baina bizimodua funtsezkoa da lortzen den hezur-masaren gorengo unea erdiesteko orduan.
Bizimodu osasungarria
Kaltzioa, D bitamina eta proteinak umeen hezurren osasuneko elikagarri garrantzitsu eta erabakigarrienak dira. Kaltzioa funtsezkoa da hezur osasuntsuak edukitzeko, baina, batez ere, hazkuntza azkarreko etapako eskari handiko epealdian. Esnea, jogurta eta gazta kaltzioaren iturri ugariak dira dietan. Hain zuzen ere, bi urte ditugunetik produktu horiek dira kaltzio-ekarpen handienekoak (%80).
D bitamina funtsezkoa da kaltzioa xurgatzen eta hezurretan biltzen laguntzeko. Bitamina hori lortzeko, eguzkipean jarri beharra dago, eta, horrez gain, elikagarri hori kopuru handietan daukaten elikagaiak ere jan behar dira: arrain oliotsuak, gibela, onddoak, arrautzak…

Genetika garrantzitsua bada ere, bizimodua izango da bereizgarria.

Era berean, oso kontuan hartu beharra dago bitaminak zein mineralak dituzten frutak eta barazkiak ere jan behar direla, oso garrantzitsuak direlako hezurren osasunari begira.
Ariketa ere funtsezkoa da. Ariketa egin ohi duten umeen eta gazteen hezur-masa handitu egiten da erabat. Hori dela eta, egoneko bizimodua oso kaltegarria da, eta gero eta eragin handiagoa dauka gazteen artean. Azkenik, ez da batere egokia nerabeek tabakoa eretzea eta helduek alkohol lar edatea.
Ondorio geriatrikoak dituen gaixotasun pediatrikoa omen da osteoporosia. Nutrizio osasungarriak eta umeek zein nerabeek egin beharreko ariketak eragin erabakigarria edukiko dute ahalmen genetikoa areagotzeko orduan. Horrez gain, osteoporosia prebenitzeko lehenengo urratsa ere bada.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2017. Lege-Oharra

(Visited 152 times, 1 visits today)