Laranja sarri-sarritan jaten den zitrikoa da. Mediterraneoko herrialdeetako ohiko fruta da. Zenbait barietate daude: mediterraneoa, navelina edo sangina.
Zitrikoek bitamina ugari dituzte, baina C bitamina dute, batez ere. Nahikoa da laranja bat jatea, bitamina antioxidatzaile horren eguneroko premiak estaltzeko.
Horrez gain, elikagai azidifikatzaileak (haragiak, arrainak, itsaskiak eta lekaleak) jaten dituztenen organismoa orekatzen du, oinarrizko konposatuak askatzean ekintza alkalinizatzailea garatzen du-eta. Laranjak azkar xurgatzen diren azukre ugari baditu ere, diabetikoek ere jan dezakete bere indize gluzemikoa txikia delako. Bestetik, ezin egokiagoa da atari zabaleko kirol-jarduerak egiten dituztenentzat.
Hori guztiori dela eta, guztion dietan egon beharko litzateke, goizeko zukuan, gutxienez. Izan ere, oso-oso egokia ere bada bete-betean hazten ari diren ume eta nerabeentzat, bitamina eta mineral ugari dituelako, baita haurdun eta adinekoentzat ere.

(Visited 39 times, 1 visits today)