CASTELLANO

La Barrancako piperra Bizkaiko eskualdea den Enkarterriko laborantza tradizionala da, altxor gastronomikoa, alegia. Nekazari-talde baten ahaleginari esker, XIX. mendetik eremu horretan erein den barazki ezin gozoago hori dastatu dezakegu.
Neguaren amaieran ereiten da, otsailean edo martxoan, eta, udarako, 75 cm-ko altuera dauka landareak. Bere fruitua luzanga bezain puntazorrotza da, eta kolore bizia dauka. Uztailean biltzen da, 7 cm-ko luzera baino ez daukanean. Berde dagoenean, frijitzeko edo erretzeko erabiltzen da. Heldu denean, ostera, sikatu eta aireratutako leku lehorretan esekitzen da, urte osoan iraun dezan. Ale onenen haziak atera eta hurrengo ereintzan erabiltzen dira neguan.
Piper lehorrak edo txorizeroak zapore bizia bezain gozoa dauka, eta euskal sukaldaritza tradizionaleko oinarrizko produktua da. La Barrancako piper hau eta Bizkaiko Zallako udalerriko tipula morea (oso ohikoa da inguru horretan) oinarrizko bi osagai dira saltsa gorri edo Bizkaiko erara egindako saltsa ospetsua prestatzeko orduan. Era berean, piper txorizero hori sarritan ere erabiltzen da Euskadin eta Nafarroan antzina-antzinako herri-tradizioa den txarribodako produktuetarako.

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Lege-Oharra

(Visited 179 times, 1 visits today)