CASTELLANO

 

Ketchup saltsa munduko ezagunenetakoa da. Txinan sortu zen, eta haragiarekin zein arrainarekin erabiltzen zen. Izan ere, badirudi hitza bera txineratik datorrela eta “eskabetxetako arrainaren saltsa” esan nahi zuela”. Mina zen, eta ez zeraman tomaterik. Ostean, ingelesek inportatu zuten XVIII. mendean.

Ketchup modernoa Henry J. Heinz iparramerikarrak asmatu zuen. Tomatea erantsi zion saltsari, eta 1876an hasi zen merkaturatzen. Tomateak freskoak ziren hasieran; eta, ondoren, ozpinetan, hobeto kontserbatzeko.

Osaera

Ketchupa ozpinez kontzentratutako tomatea, azukrea, espeziak eta gatza daramatzan saltsa baino ez da. Azukrearen eta gatzaren ehunekoa tomate-saltsarena baino handiagoa denez, kaloria gehiago ditu, eta, horren ondorioz, lantzean behin baino ez da kontsumitu behar.

Onarpen kulturala

Ketchupa zenbait plateren zaporea nabarmentzeko erabili ohi da. Haragien, patata frijituen, sandwichen, arrozaren, pastaren… ongailu moduan erabiltzen da. Ia-ia derrigorrezkoa da fast fooda edo janari lasterra prestatzen denean.

Osasuna

Tomatetik datozen A, C eta K bitaminak ditu. Nahiz eta sukaldaritzan oso praktikoa den eta zenbait plateri zapore atsegina ematen dien, bere nutrizio-osaera kontuan hartzen badugu, ez da batere egokia zenbait gaixotasunetan. Garratza denez, kontu handiz ibili beharra dago urdaileko arazoak (gastritisa, ultzera), diabetea (azukrearen ehunekoagatik) eta hipertentsioa (gatzaren kopuruagatik) izanez gero.

Horrez gain, kaloriak ere hartu behar ditugu kontuan, 100 gramoko 100 dituelako, hau da, tomate frijituak baino %25 kaloria gehiago, 100 gramoko 80 bat kaloria ditu-eta. Tomate naturalean, ura %95ekoa bada, tomate frijituan %82koa da; eta, ketchupean, %72koa, tomate kontzentratua da-eta.

 

Eduki hau beste web gune batzuetan erabiltzeko, url honen bidez estekatu eta iturria zainduzaitez dela aipatu beharra dago.
© Zainduzaitez, Bilbao 2019. Lege-Oharra

(Visited 77 times, 1 visits today)