Intxaur-saltsa
CASTELLANO
Intxaur-saltsa Gabonetako tradizio handiko azkenburukoa da euskal baserrietan. XX. mendearen hasieran, Bizkaian, batez ere, bakailaoarekin eta, batzuetan, txokolatearekin ere egiten zen intxaur-saltsa.
Hona hemen intxaur-saltsaren osagaiak: birrinduta egon daitezkeen intxaurrak, esnea, azukrea eta kanela. Landa-inguruneetan neguan jaten zuten azkenburukoa da, udazkenean bildutako intxaur eta esne asko zituztelako.
Funtsean, ehotako intxaurrak esnetan, azukretan eta kanelatan egosten dira, harik eta kremaren edo saltsaren lodiera daukan nolabaiteko intxaur-esnea lortu arte. Lodiegia izan ez dadin, sukaldari batzuek urez edo ardo zuriz arintzen dute esnea. Beste batzuek, ordea, birrindutako ogi-mami txigortua edo txokolatea ere eransten diote.
Ia-ia desagertu egin bazen ere, zenbait gastronomok 80ko hamarkadan erreskatatu zuten. Gaur egun, jatetxe askotan eskaintzen dute bakarrik edo beste azkenburuko batzuen lagungarri moduan.
Lantzean behin eta gutxi jan behar da, kaloria asko ditu-eta.
Sólo se permite la utilización de este contenido en otros sitios web enlazando con nuestra url, mencionando como fuente a Zainduzaitez.
© Zainduzaitez, Bilbao 2018. Aviso Legal